
Sasoiko produktua
Huelvako benetako ganbak identifikatzeko gakoak
Ganbak hamar hankako krustazeoak dira, oskol malgua eta burua eta toraxa zefalotorax batean fusionatuta dutenak. Munduko edozein lekutako biltze-jardueratik (arrantza edo itsaski-bilketatik) edo akuikulturatik etor daitezke.
BM Supermerkatuetan gauez harrapatutako ganba basatiekin bakarrik lan egiten dugu, egunez hondar-azpian ezkutatuta egoten baitira.
Bi motatakoak daude:
- GANBA GORRIA (Aristeus antennatus): Mediterraneokoa da, handiagoa eta zapore gaziagokoa. Haragi garbiagoa du, eta buruan jartzen ditu arrautzak.
- GANBA ZURIA (Parapenapeus longirostri): HUELVA ingurukoa da, gorria baino kolore apalagokoa, eta bere zaporea ez da horren gazia. Haragi delikatuagoa du, eta hanketan jartzen ditu arrautzak.
Ganba mota biek dituzte beren defendatzaileak, baina biak dira oso goxoak, eta plater oso atseginak egin daitezke ganba mota biekin. Egosita, plantxan, baratxuriekin, carpaccioan, sushietan, arrautza-irinetan pasata, gabardinan, frijituta, entsaladan… era askotara kontsumi daitezke.
Kontsumitzailearengana egoerarik onenean irits daitezen, kalitate-kontrolak egiten dira, noiz eta non harrapatu diren jakiteko, uneoro kontuan hartuta beren trazabilitatea.
Uretan egon litezkeen gai kutsakorrak eta kontserbagarririk erabiltzen al den hartzen da kontuan –betiere legeriak baimentzen duena baino kopuru askoz txikiagoan–; gai horiek oskolean eta buruan egoten dira, eta horregatik gomendatzen du Elikadura Segurtasunerako Agentziak (AESAN) buruak ez txupatzea.
NUTRIZIO-OSAERA (100 gramori dagokiona)
Proteina-iturri bikaina dira (% 21), eta kaloria-ekarpen txikia dute (100 Kcal). Kolesterol kopuru handia ere badute (150 mgr), baina hori konpentsatuta geratzen da, gantz polinsaturatu (0,4 gr) eta Omega 3 ekarpen handiari esker; horrek bere lipido-profil orokorra hobetzen du.
HUELVAko ganbak ez diren arren eguneroko erosketetako ohiko elikagaiak, batez ere kolesterol maila handia duten pertsonek kontuan izan behar dute noizean behin bakarrik kontsumitu beharreko produktua dela, eta komenigarria dela beren arazoaren jatorria ohiko elikagaietan aurkitzea.
Gainera, mineral-iturri aberatsa dira ganbak: kloroa (2550 mgr), sodioa (1.590 mgr), fosforoa (350 mgr), potasioa (2550 mgr) eta kaltzioa (1.590 mgr) dira ganbetan aurki daitezkeen mineral nagusiak. Bitamina ugari ere badute, hala nola B12 (1µgr), folatoak (17µgr) eta E bitamina (2,9 mgr).
KOLESTEROLARI BEGIRA
100 gramo ganba nahikoa da egunean gomendatutako kolesterol kopuru erdia kontsumitzeko. Horregatik, eta dieta orekatze aldera, egun horretan kolesterol ugariko beste elikagai batzuk ez kontsumitzea gomendatzen da: haragi gorriak, gazta, hestebeteak, etab.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |