
Haurrak
Hondartza edo igerilekua? Haurrentzako abantailak eta desabantailak
Landa-ingurunera edo mendira bidaiatzeko joerarik ez duten eta uretan jolasten eta egun-pasa gozatzen duten familiek halabeharrez amaitzen dute hondartzan edo igerilekuan udako egun beroetan. Bainu-jantzi, eguzkitako krema eta itzalkin egunak izaten dira.Baina, bi horietakoren bat bestea baino egokiagoa al da haurrekin joateko?
Beharbada, horixe izango da udako eztabaidarik ohikoenetako bat; bakoitzak bere lehentasun pertsonalak ditu eta, normalean, horiek aldatzeko oso zailak izan ohi dira. Eta zuk, zer nahiago duzu? Toalla zelaian edo hondarretan jartzea? Bakarrik baldin bagoaz, argi izango dugu, baina etxean haurrak baldin baditugu, gauzak aldatu egiten dira, eta zalantzak sor dakizkiguke.
Batera edo bestera joan, garrantzitsuena da, hondartzan zein igerilekuan, oinarrizko segurtasun-neurriak errespetatzea, are gehiago haur txikiekin gaudenean: puntako orduak saihestea, eguzkitako krema egokia erabiltzea, ez egotea etengabe eguzkitan (itzalkina, kapela, eguzkitako betaurrekoak), etengabe hidratatzea (norbere burua eta haurrak), etab.
Behin arauok barneratuta… ezagut ditzagun gako batzuk, zure seme-alabentzako aukerarik onena zein izan daitekeen erabaki dezazun.
Ondorioa: faktore subjektibo eta objektibo ugariren araberakoa den arren, igerilekua erosoagoa eta praktikoagoa izan ohi da; hondartzak, berriz, haurrekin dibertitzeko aukera gehiago eskaintzen du.