Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Hipertentsioaren aurkako Mundu Eguna: informaziorako sei gune jarriko ditugu

Maiatzaren 17an Hipertentsio Arterialaren Mundu Eguna dela eta, BM Supermerkatuok eta Erizainen Elkargo Ofizialek bat egingo dugu, Osasunaren Mundu Erakundeak berak “epidemia isil” gisa definitu duen gaixotasun bat prebenitzearen garrantziari buruzko kontzientzia zabaltzeko.

Horretarako, prebentzio-guneak jarriko ditugu hainbat BM Supermerkatutan; nahi dutenek, tentsio arteriala neurtu ahal izango dute gune horietan, eta informazioa edo prebentziorako aholkuak jaso, osasun arloko profesionalen eskutik.

BM Supermerkatuen establezimendu hauetan egongo dira informazio-guneak:

  • Gipuzkoan: BM Pagola supermerkatuan (Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekua z.g., 20009 Donostia)
  • Bizkaian: BM Complet URKIXO-ELKANO (Urkixo Zumarkalea 18 – Elkano kalea 24, 48009 Bilbo).
  • Araban: BM Santa Barbara (Azoka plaza – Udal Azoka. 01004 Gasteiz).
  • Errioxan: BM Complet Avenida Madrid (Avenida Madrid 2. 26007 Logroño).
  • Nafarroan: BM Iturrama Iturrama Arista kalea 15 bis, 31007 Iruña).
  • Kantabrian: BM Complet Josefina de la Maza (Josefina de la Maza kalea z.g., 5. lokala. 39012 Santander).

Informaziorako standak 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Ekintza honen helburua da hipertentsio arteriala prebenitzea eta osasuna zain dezagun sustatzea, eta bizitza-estilo eta elikadura osasungarriak izatearen garrantziaz jabetu gaitezen lortzea.

Zenbatespenen arabera, Espainian 14 milioi pertsonak du hipertentsio arteriala; baina hori baino larriagoa dena, hipertentsioa dutenen % 14k ez daki duenik. Hain zuzen ere, diagnostikatutako gaixoen artean, bitik batek bakarrik jasotzen du tratamendua, eta bostetik batetik bakarrik ditu zifrak kontrolatuta.

Garrantzitsua da hipertentsioa lehenbailehen detektatzea eta tratatzea, larriak izan baitaitezke ondorioak: Istripu zerebrobaskularragatiko edo kardiopatiengatiko heriotzen erdiaren erantzule da, eta iktus bat izateko arrisku-faktore nagusia. Munduan, 9 milioi pertsona baino gehiago hiltzen da urtero arrazoi honengatik.

Presio arterialari elikadura osasungarri batekin aurre egitea

Elikadura osasungarria da gure tentsio arteriala zaintzeko oinarria. Erizainen Elkargoek ematen dituzten aholkuen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek:

  • Egunero frutak eta barazkiak kontsumitzea.
  • Latako jakiak, hestebeteak eta haragi gorriak neurrian kontsumitzea.
  • Fruitu lehorrak neurrian kontsumitzea.
  • Gutxienez 7 ordu lo egiten saiatzea.
  • Jarduera fisikoa egitea, egunean 30 minutuz gutxienez.
  • Azukredun edariak ez kontsumitzea.
  • Jakiei botatzen zaien gatz kopurua murriztea.
  • Koipedun jakien kontsumoa mugatzea.
  • Alkoholdun edaririk ez kontsumitzen saiatzea.
  • Pisua kontrolatzea.
  • Ez erretzea.