
Elikadura osasungarria
Hipertentsio arteriala: etsai isil hori garaitzeko aholkuak
Bihotzaren Espainiako Fundazioaren (FEC) arabera, hipertentsio arteriala da odolak arterien barruan zirkulatzen duen presioaren handitze kronikoa, merkurio-milimetrotan neurtuta, 140 mm Hg-ko (merkurio) pedo balio handiagoetako presio sistolikoarekin eta 90 mm Hg-ko presio diastolikoarekin.
- Tentsio altua deitzen diogu presio sistolikoari: zer presiorekin ateratzen den odola gure bihotzetik, sistole deritzon ponpatze-mugimenduarekin.
- Tentsio baxua edo diastolikoa: zer presiorekin itzultzen den odola bihotzera; diastole deitzen den mugimenduarekin jasotzen du odola bihotzak.
Giltzurrunetako edo sistema endokrinoko arazoren batekin lotuta egon daiteke, besteak beste, baina oro har ez da hipertentsioaren arrazoia ezagutzen, eta arazoa areagotu egin ohi da adinarekin, gure arteriak gogortu eta estutu egiten baitira eta, ondorioz, handitu egiten baita arterietatik zirkulatzen duen odolaren presioa.
Obesitatearekin lotuta egon ohi da (batez ere abdomenaren ingurukoarekin), bai eta tabakismoarekin, sedentarismoarekin eta, kasu askotan, kolesterol eta/edo triglizerido mailen handitzearekin eta glukosa eta diabetesarekin ere. Arrisku-faktore horiek guztiak aldi berean agertzen direnean, sindrome metabolikoa deitzen da, eta modu esponentzialean handitzen da hipertentsioa izateko aukera.
Abisatzen ez duen gaixotasuna
Hipertentsio arterialak ez du sintomarik ematen; kasu batzuetan, zefalea edo burukomin batekin azaleratzen da, zona okzipitaleko minarekin batez ere. Kasurik gehienetan, baina, kasualitatez antzematen da, tentsioa hartzen dugunean.
Garrantzitsua da modu erregularrean tentsioa hartzea, 40 urtetik aurrera batez ere; nolanahi ere, edozein adinetan ager daiteke, FEC fundazioak gogorarazten digun bezala, are gehiago aurrez aipatutako arrisku-faktoreren bat izanez edo estres handia jasanez gero.
Tentsio altua lurralde baskularra kaltetzen joaten da eta, diabetesak eta lipido- edo gantz-kopuru handiek bezala, bularreko anginak, bihotzekoak, giltzurrun-gutxiegitasuna edo istripu zerebrobaskularrak eragin ditzakete, aldi baterako edo behin betirako ondorio eta defizitekin (motor-gabeziak, sentsibilitate arazoak, hizketarakoak, etab.).
Hipertentsio arterialari aurre egiteko dieta eta aholkuak
Zer egin behar dugu tentsio altua baldin badugu? Lehenik eta behin, lehen mailako arretako medikuarengana jo behar dugu, eta hark esango digu zer proba osagarri egin eta, beharrezkoa bada, zer botika hartu behar dugun.
Medikuaren aholkuei jarraitzeaz gain, ondoren adierazten diren ohitura osasungarriak praktikan jartzea komeni da hipertentsio arteriala erregulatzeko:
- Tabakoa uztea.
- Ariketa fisiko moderatua eta bakoitzaren adinari eta egoera fisikoari egokitutakoa egitea.
- Gehiegizko pisua dugun baloratzea eta, hala bada, kaloria gutxiko dieta orekatu batekin, argaltzea. Hainbat azterlanen arabera, gorputz-pisuaren % 5-10 jaisteak 2 mm merkurio inguru jaisten du tentsio arteriala.
- Sodio-kontsumoa murriztea. Horretarako, gatz findu gutxiago hartuko dugu –hobe da findu gabeko gatz kopuru txikiak erabiltzea–, eta belar aromatikoekin, limoiarekin edo sagar-ozpinarekin osatuko dugu, zaporea biziagotzeko.
- Sodio kopuru handiko jakiak saihestea: txip patatak, aurrez prestatutako jakiak, kontserbako janariak, gazituak eta gatzunak.
- Potasio kopuru handiko jaki gehiago: frutak, barazkiak eta ortuariak; efektu hodi-zabaltzailea dute, eta sodioa kanporatzen laguntzen dute. Kontuan izan beharreko elikagai batzuk: azalorea, erremolatxa, orburua, limoia, banana, koko-ura, baratxuria, tipula, zereal integralak, kakaoa, txokolate beltza, etab.
- Esneki gaingabetuak: berriki egindako azterlan batzuek diote esnekiak kontsumitzeak hipertentsioa kontrolatzen laguntzen duela.
- Janaria prestatzeko modu sinple eta osasungarriak erabiltzea: lurrunetan, egosita, labean, plantxan…
BM Supermerkatuetan bizitza-estilo osasungarriarekin konprometituta gaude. Horregatik, Zainduz Bizin garrantzi handia ematen diogu nutrizioari, eta elikadura osasungarria izatea azpimarratzen dugu, arreta berezia eskainiz sasoian sasoiko produktu freskoei; horixe da, hain zuzen ere, gure indar-guneetako bat, eta ondo baino hobeto lagunduko dizugu. Galde ezazu zure BM supermerkatuan!
Gatza… kanpora!
Gatza da gure presio arterialarekin harreman txarrena duten ongarrietako bat. Orain dela hilabete batzuk, gure plateretan gatza ordezteko truku batzuk eman genizkizun… Erabili al dituzu? Hona hemen gatza baztertzen lagunduko dizuten ideia batzuk:
- Gehienez ere, egunean 6 gramo gatz jan dezakezu.
- 400 mg sodio du gatz gramo bakoitzak, eta egunean gehienez 500 mg gatz gomendatzen da pertsona helduentzako.
- Egunean 1,8 gramo gatz murrizteak presio sistolikoa (tentsio altua) 5 mm inguru eta diastolikoa (tentsio baxua)2 mm inguru murrizten laguntzen du.
- Sodio gehiegi hartzeak, gainera, likido-erretentzioa ere eragin dezake.
- Trukuak : ez eduki gatzontzirik eta prozesatutako produkturik mahaian.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |