Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Hemen da berriro Elikagaien Bilketa Handia, jakiak emateko beste modu batekin

BM Supermerkatuok Elikagaien Bankuarekin dugun konpromisoari eusten diogu, elikagaiak eta dohaintzak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan lagunduta. Egungo egoeraren eraginez, jakiak emateko modu berriarekin datorkigu oraingoan Elikagaien Bilketa Handia: kutxan bonoak erosita.

Azaroaren 16tik aurrera, BM Supermerkatuetako bezeroek euro bateko, hiru, bost, hamar edo 20 euroko ekarpenak (edo handiagoak)egin ahal izango dituzte kutxatik igarotzen direnean; bildutako diru guztia Elikagaien Bankuari helaraziko diogu, premia biziko produktuetan:  esnea, olioa, gailetak, azukrea, pasta arroza, kakao-hautsa, arrain-kontserbak, aurrez prestatutako lekaleak eta haurrentzako jakiak.

Azaroaren 22ra arte iraungo du kanpainak, eta BM Supermerkatuek Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan dituzten 236 establezimenduetan egingo da.

Halaber, online bitartez ere egin ahal izango dira ekarpenak abenduaren 6ra arte, www.granrecogidadealimentos.org webgunean.

Oso arrakastatsua izan zen elikagaiak biltzeko aurreko kanpaina, BM Supermerkatuetako bezeroen eskuzabaltasunari eta dendetako langileen lanari esker.