
BM Supermerkatuak
BM Supermerkatuek 156.000 euro baino gehiago bildu dute Elikagaien Bankurako
156.486 eurokoa izan da BM Supermerkatuek Euskadi, Kantabria, Nafarroa, Errioxa, Madril eta Avilako 236 establezimenduetan probintzia horietako Elikagai-bankuei laguntzeko egindako diru-bilketako kanpainaren emaitza. Maiatzean egin da dohaintzen kanpaina eta, alarma-egoeraren eraginez, ezin izan den arren egin elikagaiak jasotzeko kanpaina handia, oso positiboa izan da Elikagai-bankuek egindako deialdiari eman zaion erantzuna.
BM Supermerkatuetako bezeroen esku-zabaltasunari eta kutxetako langileek egin duten informazio-lanari esker, Elikagai-bankuek kolektiborik behartsuenei laguntzeko eskatzen dituzten behar-beharrezko produktuak eskuratzera bideratuko da bildutako kopurua; hala nola: esnea, olioa, gailetak, azukrea, pasta, arroza, kakao-hautsa, arrain-kontserbak, lekaleak eta haurrentzako jakiak.
Gainera, BM Supermerkatuek Elikagai-bankuekin duten lankidetza indartu dute, eta talde ahul edo behartsu ezberdinen deialdiari erantzun diete, aparteko ekarpen hauekin: tona bat Nafarroako Elikagai-bankura; 5 palet Kantabriako Elikagai-bankura, Santanderreko Udalaren bitartez; 1.000 litro esne, boluntarioentzako 2.000 anoa-poltsa eta, hilabete batez, eguneko batez besteko palet bat, Gipuzkoako Gurutze Gorrirako; 1.000 litro esne Bizkaiko Gurutze Gorrirako, esne palet bat, Arenas de San Pedro udalerriko Udalerako; esne palet bat, San Lucas de Villanueva del Pardillo udalerriko parrokiarako. Horrez gain, ogitartekoak, ura, zukua eta magdalenak banatu dizkiegu garraiolariei, Gipuzkoa eta Kantabriako plataforma nagusietan.