
Hegaluzea plantxan ozpinetako tipula txikiekin
Hegaluzea, edo Kantauri itsasoko atunzuria, arrain nagusietako bat da maiatzetik urrira: freskoa, osasungarria eta gozoa. Delicatessen bat da, eta aukera gastronomiko ugari eskaintzen ditu. Plantxan egitea proposatzen dizugu, eta, lagungarri gisa, tipula txikiak eta tipula- eta patata-krema bat jartzea.
OSAGARRIAK
(4 lagunentzat)
400 g-ko hegaluze-trontzoa
Ozpinetako tipula txikiak (180 g)
2 tipula gorri
Arrain-salda (200 ml)
1 patata
50 g gurin
1 koilarakada olio
Gatza
ELABORAZIOA
Hasteko, egosi patata (30 bat minutu beharko ditu 200 g inguruko patata batek). Egostean, kendu azala, eta gorde ezazu gerorako.
Ondoren, frijitu arin tipula gorria zartagin batean. Gorritzen denean, jar ezazu edalontzi amerikar edo zuku-makina batean, patatarekin eta saldarekin batera, eta birrindu dena krema baten testura lortu arte. Gorde nahasketa.
Jarri gurina zartagin batean eta sueztitu ozpinetako tipula txikiak kolore pixka bat hartzen duten arte. Ondoren, egin hegaluzea plantxan eta bota iezaiozu gatz pixka bat. Atera ezazu zartaginetik eta zerbitza ezazu gainean patata- eta salda-krema jarrita.
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK