Itsasoko eta baratzeko tenpura bi saltsarekin
Itsasoko eta baratzeko tenpura, hegaluzez eta askotariko barazkiz egina. Hori guztia bi saltsarekin: maionesa eta soja-saltsa.
OSAGAIAK
Hegaluze trontzo 1
5 Ibarrako pipermin
2 azenario
Piper gorri 1
Tenpura (ur epela, gatza, indar-irina eta legamia)
Maionesa
Soja saltsa
Oliba-olio birjina estra
Gatz-ezkatak
Albaka freskoa
PRESTATZEA
Tenpura prestatuko dugu. Horretarako, irina, legamia eta ura nahastuko ditugu hagaxka baten laguntzaz. Ore lodia lortu behar da, barazki eta arrain zatiak erabat estali ahal izateko. Orea ordubetez trapu batez estalita utziko dugu, harrotu dadin.
Hegaluzea garbitu eta tamaina bereko zatietan ebaki, 2 cm-ko luzerako zatietan gutxi gorabehera.
Azenarioak eta piperra garbitu eta makilatxo forman ebaki.
Behin tenpura harrotuta dagoela, hegaluze zatiei eta barazkiei gatza botako diegu eta tenpuran murgilduko ditugu erabat estalita gera daitezen.
Zatiak ontzi altu batean edo frijigailu batean su oso bizian frijituko ditugu; arin atera beharko dira, barrutik lehortu ez daitezen.
Maionesa eta soja saltsa jarri bi ontzitan. Kukurutxo batean zerbitzatu, gainetik albaka freskoa eta gatz-ezkatak jarriz
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 60’ + 20’
ZAILTASUNA: 3/10
OSASUNGARRIA: 6/10