Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Haurren sormena sustatzeko jarduerak

Etxeko txikienen sormena estimulatzeak haien egunerokotasunean hobeto moldatzen lagunduko dizkieten trebetasunak hartzeko balioko die. Txikitatik pentsamendu sortzailea sustatzeak, gainera, aske sentiaraziko ditu eta hainbat modutan adierazten lagunduko die, haien abileziak garatzen dituzten bitartean.

Zenbait jarduera proposatzen dizkizuegu, etxeko txikienen sormena sustatzen laguntzeko:  

 

  • Irakurtzea: Ipuinak irakurtzeak haien ulertzeko gaitasuna hobetzen laguntzen du eta haien irudimena garatzen du. Irakurtzen edo entzuten duten bitartean, pasarte eta pertsonaia bakoitza irudikatzen duten beraien buruan, haien fantasia landuz.
  • Marraztea edo ekintza plastikoak egitea: Haurrak estimulatzeko modu erraza da, eta askatasun sortzaile handia emango die. Paper batean zerbait islatzea eta margotzea haurren nortasunaren alderdiak edo inguratzen duen mundua nola ikusten duen ondorioztatzeko modu egokia da. Esku-jolasak ere aukera bikaina dira.
  • Istorioak sortzea: Oso jarduera entretenigarria izan daiteke, haurraren esku egongo baita istorioa nahierara sortzen joatea. Zuk lagun diezaiokezu eta ideiaren bat eman, horrela, bere irudimena gara dezan lagunduz.
  • Musika entzutea: Jarduera dibertigarria da, eta bururako onuragarria. Gehitu ezazu askotariko musika motak bere jardueretan edo eguneko uneren batean.
  • Teknologia berriak: Tabletek, mugikorrek eta ordenagailuek umearen sormena garatzen lagun dezakete, eta Internet inspirazio-iturri egokia. Hori bai, gailu horien erabilera kontrolatzea eta arautzea komeni da.
  • Aire zabaleko jarduerak: Naturan jarduerak edo txangoren bat egitea estimulu oso lagungarriak izan daitezke, gauzei buruzko ikuspegi berriak sortzen joan daitezen lagunduko baitiete.  

 

Jarduera hauek haurraren sormena sustatzeko onuragarriak izateaz gain, esperimentaziorako, garapen intelektualerako eta garapen emozionalerako ere lagungarriak izango dira. Funtsezkoa izango da zuk jarduera horien aurrean duzun jarrera ere. Garrantzitsua da gauzak ez eragoztea eta ez presionatzea; erakutsi zure interesa eta utzi sortzen. Eskain iezaiozu arreta, eta har itzazu kontuan bere ideia guztiak, horrek bere buruarengan konfiantza hartzen eta hobeto moldatzen lagunduko baitio.

Anima zaitez probatzera!