
Trukuak
Haurdunaldian nola ekidin daiteke toxoplasmosia?
Toxoplasmosia gizakien eta animalien zeluletan bizi den parasitoak (Toxoplasma gondii) eragiten duen gaixotasuna da, eta bereziki baserriko abereei eta landan dabiltzan katuei eragiten die (ehizatzen dituzten animalia txikiek transmititzen dute).
Infekzioak sintoma arinak eragiten ditu, gripearen antzekoak (sukarra, muskuluetako mina…). Horregatik, oharkabean pasatzen da askotan. Bizitzan behin bakarrik kutsatzeko arriskua dago, eta, behin gaixotuta, immunitatea eragiten duten antigorputzak sortzen dira.
Edonola ere, haurdun dauden emakumeek kontu handia eduki behar dute, sintoma eta ondorio larriak eragin ditzakeelako. Izan ere, parasitoa umekira transmititu daiteke karenaren bitartez, eta garuneko kalteak eta bat-bateko abortuak eragin ditzake.
Zeintzuk dira kutsatzeko bideak?
- Katuak, parasitoaren ostalariak baitira.
- Gutxi kozinatutako haragiak.
- Gaizki garbitutako edo gutxi egindako barazkiak.
- Pasteurizatu gabeko esneak eta gaztak.
- Kutsatutako ura.
- Haragi gordinarekin kontaktuan egon diren oholak edo labanak.
- Kutsatutako lurra.
- Ama-umeki hautemana.
Zer neurri har ditzakegu?
- Katuaren harea-erretilua maneiatzea ekidin edo maneiatzeko eskularruak jantzi. Egunero aldatu.
- Haragia kontsumitu aurretik 24 orduz izozkailuan utzi. Kutsatzeko arriskua ez da erabat desagertuko, baina asko murriztuko da.
- ·Haragia ondo kozinatu, erdialdeko kolore arrosa desagertu arte, hain zuzen.
- ·Hestebeteak eta haragi ketua ekidin.
- Frutak eta barazkiak ondo garbitu eta zuritu.
- Pasteurizatu gabeko gaztak ekidin: Brie, Camembert, gazta urdina, gazta freskoa, etab.
- Uraren kalitatea egiaztatu. Zalantzarik baduzu, botilako ura edan.
- Haragi gordina maneiatzeko erabilitako sukaldeko tresnak desinfektatu.
- Lorategiko lanetarako eskularruak erabili.
- Arreta handia jarri.