
Haragi egosia tomatetxoekin eta erromeroarekin
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
Urtebeteko txahalaren 500 gramo zankarroi
200 gramo tomate, cherry barietatekoak
Baratxuri-atal bat
2 erromero-adar
Gatza
Piperbeltz-aleak
2 usain-iltze
Erramu-hosto bat
Nola prestatu
Egosi zankarroia osagai aromatikoekin batera urez betetako lapiko batean, eta estali pare bat orduz. Utzi hozten.
Berotu sutan bi zartagin. Horietako batean, bota baratxuria olio-tanta batekin, gehitu tomatetxoak eta erromeroa, eta salteatu. Beste zartaginean, salteatu zankarroi zatitxoak. Zerbitzatu azpil batean.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA