Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gorgonzola eta kalabaza ravioliak

OSAGAIAK:

(4 lagunentzat)
220 gr perretxiko-ravioli
50 gr FERRARINI gorgonzola gazta
200 gr kalabaza
50 gr PASCUAL kozinatzeko esne-gain
30 gr pinazi
1 koilarakada AÑANA GATZ MINERAL

ELABORAZIOA:

Kalabaza zuritu eta zati txikitan moztuko dugu, eta 15 minutuz egosiko dugu ur ugaritan.

Kalabaza egosia irabiagailu-baso batean txikituko dugu gorgonzola gaztarekin eta esnegainarekin batera, gatza norberaren gustura gehituta. Iragazi eta gerorako utziko dugu.

Pinaziak zartagin batean gorritu eta gerorako utziko ditugu.

Ravioliak ur bero ugaritan egosiko ditugu 6 minutuz, eta ondoren xukatuko ditugu.

Plater sakon batean ravioliak ipini eta gainetik saltsa pixka bat botako dugu. Bukatzeko, gainetik pinazi batzuk jarrita apainduko dugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 30'
ZAILTASUNA: 2/10
OSASUNGARRIA: 7/10