BM ERREZETAK
Gerezi-tarta (laberik gabe)
Lau lagunentzako osagaiak
Digestive erako 200 gramo gaileta
100 gramo gurin (urtuta)
300 gramo gerezi (hezurrik gabe)
Harrotzeko esnegaina, 200 ml
150 gramo gazta-krema
80-100 gramo azukre (norbere gustuaren arabera)
Lau gelatina-orri (edo 6-8 gramo gelatina-hauts)
50 ml ur edo gerezi-zuku
Aukeran: txokolate zuria edo marmelada, tarta estaltzeko
Nola prestatu:
Lehenik eta behin, birrindu gailetak, hauts fin bat eskuratu arte, eta nahastu aldez aurretik urtuta izango duzun gurinarekin. Nahasketa horrekin, estali molde baten oinarria, ondo zanpatuz, trinko eta uniforme gera dadin. Sartu hozkailuan 20-30 bat minutuz, oinarria gogortu dadin.
Bitartean, hidratatu gelatina ur hotzetan zenbait minutuz. Garbitu gereziak eta kendu hezurrak; birrindu itzazu azukrearekin batera, pure fin eta homogeneo bihurtzen den arte. Berotu pure horren zati txiki bat irakitera iritsi gabe, eta urtu bertan gelatina, ondo xukatu ondoren. Gero, nahastu prestakin hori gainerako purearekin.
Aparteko katilu batean, irabiatu gazta-krema krematsu gelditzen den arte, eta bota pixkanaka gerezi-purea. Jarraian, harrotu esne-gaina, eta gehitu nahasketari, mugimendu suabe eta inguratzaileak eginez, testura aireztatuta mantentzeko.
Bota krema gailetazko oinarriaren gainean (dagoeneko hotza egon behar da), eta leundu gainaldea. Utzi jalkitzen hozkailuan lau orduz gutxienez; nolanahi ere, idealena da gau osoz uztea, ondo mamitu dadin. Zerbitzatu baino lehen, nahierara apaindu dezakezu, adibidez, gerezi freskoekin, marmeladarekin edo txokolate-txirbilekin.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.