
Gerezi eta granadina poloa
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
200 gr gerezi, hezurrik gabe
50 ml granadina, RIVES
2 jogurt natural, DANONE
Mendafina
20 gr azukre
Limoia
PRESTATZEA
Gereziak lapiko batean jarriko ditugu eta azukrea eta limoi-ur pixka bat gehituko diegu. Egosi, eta bigundu arte itxarongo dugu. Gerorako utziko dugu.
Jogurtak katilu batean jarri, eta krematsu izan arte eragingo ditugu. Mendafina fin-fin moztuko dugu eta jogurtari gehituko diogu. Granadina erantsiko diogu eta, azkenik, gerezi-purea.
Izozteko moduko moldeetan jarriko dugu. Gau osoa izozten utziko dugu.
PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 20’
ZAILTASUNA: 2/10
OSASUNGARRIA: 8/10