Gerezi eta arbendola gazpatxoa
Lau lagunentzako osagaiak
400 gramo gerezi
400 gramo tomate udarekara
100 gramo arbendola
75 gramo luzoker
45 gramo tipula
40 gramo ogi
Baratxuri-atal erdi bat
Koilarakada bat sagar-ozpin
100 ml oliba-olio birjina estra
Gatz pixka bat
Menda fresko hosto batzuk (hautazkoa)
Arbendolak xafla finetan eta gereziak zatituta (apaintzeko)
Nola prestatu:
Jar itzazu arbendolak beratzen, ur epeletan. Horrela, bigundu egingo dira, eta errazagoa izango da birrintzea. Garbitu gereziak, eta ken iezazkiezu hezurrak. Gorde gerezi eta arbendola batzuk gerorako, platera apaintzeko. Garbitu eta zatitu tomateak, luzokerra eta tipula.
Irabiagailu batean, jarri gereziak, tomateak, arbendolak, tipula, luzokerra, ogia, baratxuria, ozpina eta gatza. Birrindu dena, nahasketa homogeneo bat lortu arte. Ondoren, irabiagailua gutxieneko abiaduran martxan dagoela, gehitu pixkanaka oliba-olioa, zurrusta finean isuriz (maionesa egin behar bazenu bezala), nahi duzun loditasuna lortu arte.
Aldatu ontzi hermetiko batera, eta sartu hozkailuan, gutxienez bi orduz. Hotzak biziagotu egiten ditu zaporeak, eta testura hobetu. Behin hoztu denean, bota edalontzi edo katilutara, eta apaindu arbendolekin edo gereziekin, oliba-olio birjina estra zurrusta batekin, menda-hosto batzuekin, edo gustukoen duzun belar aromatikoarekin.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- LEHENAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.