
Gaztaina, perretxiko eta parmatar gazta risottoa
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
20 gaztaina, egosita eta zurituta.
Sasoiko 250 gramo perretxiko
350 gramo arroz
Tipula zuri erdi bat
600 gramo barazki-salda
100 gramo parmatar gazta
2 baratxuri-atal
Basokadatxo bat ardo zuri
2 erromero-adar
Piperbeltza
Oliba-olio birjina estra
Gatza
Nola prestatu
Egosi gaztainak, eta berotu barazki-salda.
Sueztitu tipula txikitua, baratxuriak eta gatz pixka bat lapiko batean, oliba-olioarekin.
Gehitu perretxikoak frijituari, ondu gatzaz eta piperraz, eta bota arroza.
Gehitu ardo zuria eta erromeroa, eta kozinatu su ertainean, ardoa lurruntzen den arte.
Gaineratu salda beroa pixkanaka. Arrozak salda xukatzen duenean, gehitu gaztaina egosiak eta gazta birrindua. Irabiatu.
Kendu sutatik, eta utzi jalkitzen. Irabiatu zerbitzatu aurretik.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- ARROZA ETA PASTA
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK