
Gaztaina-krema
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
300 gramo gaztaina zurituta
Tipula bat
Apio-adar bat
Oliba-olioa
Litro bat barazki-salda
Intxaur muskatua
Erromero-adar bat
Perrexil-adar bat
Gatza
Piperbeltza
Nola prestatu
Irakin gaztainak, zuritu eta ebaki zatitxotan.
Moztu eta salteatu tipula lapiko batean, oliba-olioarekin. Txikitu apioa eta gorde gerorako.
Bota gaztainak ere, eta salteatu hiru minutuz. Gehitu salda, apioa, intxaur muskatua, erromeroa, gatza eta piperbeltza.
Irakin 20 minutuz edo gaztainak biguntzen diren arte.
Irabiatu dena, testura suabe bat lortu arte.
Zerbitzatu ogi-txigorki batzuekin eta perrexil fresko pixka batekin.
- LEHENAK
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA
- OSASUNGARRIA
- BEGETARIANOA
- ZELIAKOAK
- BEGANOA