Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gaztaina erreak (labean, zartaginean edo aire-frijigailuan)

Lau lagunentzako osagaiak

800 gramo gaztaina fresko

Ura (gaztainak beratzen edukitzeko)

Gatz lodi pixka bat (aukerakoa, zartaginerako)

Sukaldeko trapu garbi bat

 

Nola prestatu:

Garbitu gaztainak eta, ondo zorroztutako laban txiki batekin, egin gaztainei ebaki bat alde konkortuan. Ebakia horizontalean edo gurutze formarekin egin diezaiekezu, eta azala zeharkatu behar du, baina mamira iritsi gabe.

Ondoren, jar itzazu ur epeletan beratzen 15 bat minutuz, eta lehortu ondo.

Labean

Aldez aurretik, berotu labea 220 C º-tan, berotasuna gainetik zein azpitik botatzen duela. Sakabanatu gaztainak azpilean geruza bakarrean, ebakia goiko aldean dutela, eta erre labean 20-25 minutuz. Denbora erdia inguru igaro denean, mugi itzazu azpilean. Jateko listo egongo dira, azala irekitzen denean eta zapaltzerakoan mamia hondoratzen denean.

Zartaginean

Egokiena gaztainak erretzeko zulodun zartagina da, baina burdinezko zartagin batek edo zartagin zahar batek ere balio dute. Estali hondoa gatz lodiarekin, jarri gaztainak gainean, tapatu eta utzi su ertainean 20-25 bat minutuz. Astindu zartagina sarri, denak neurri berean gorritu daitezen.

Aire-frijigailuan

Hauxe da aukerarik azkarrena. Programatu 200 ºC-tara 15-18 minututarako, eta astindu saskitxoa denbora erdia pasatu denean. Ez itzazu pilatu gaztainak; asko baldin badituzu, egin bi txandatan. Denborak gutxi gorabeherakoak dira, izan ere, gaztainen tamainaren eta frijigailuaren modeloaren araberakoak izango dira.

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • ORDUZ KANPO
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • BEGETARIANOA
  • BEGANOA
  • LAKTOSA GABEA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.