Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gazta-tarta fruitu gorriekin

Lau lagunentzako osagaiak

Digestive erako 150 gramo gaileta

60 gramo gurin

250 gramo gazta-krema

Harrotzeko esnegaina, 200 ml

80 gramo azukre

100 gramo ahabi

100 gramo mugurdi

100 gramo masusta

Limoi baten azalaren birrindura

3 gelatina-orri

Lau menda-hosto fresko

Limoi bat (birrindura eta zukua)

Ur hotza (gelatinarako)

 

Nola prestatu:

Oinarria prestatzeko: birrindu gailetak, apur finak eskuratu arte, eta nahastu aldez aurretik urtuta izango duzun gurinarekin. Zabaldu nahasketa hori molde baten hondoan (edo lau ontzi indibidualetan), koilararen atzeko aldearekin ondo zapalduz. Betegarria prestatzen duzun bitartean, eraman oinarria hozkailura, trinkotzen den arte.

Jarri hiru gelatina-orri ur hotzetan (hiru koilarakada ur) minutu batzuez, biguntzen diren arte. Harrotu esnegaina, trinkotzen den arte (ez da komeni gehiegi gogortzea), Sartu hozkailuan.

Irabiatu gazta-krema azukrearekin eta limoi-birrindurarekin, leuntzen den arte. Xukatu gelatina hidratatua, eta urtu ezazu segundo batzuez (mikrouhin-labean edo Maria bainuan), eta nahastu ondo gaztarekin. Gehitu esnegain harrotua mugimendu suabeekin, behetik gora, airerik gal ez dezan. Bota nahasketa gailetazko oinarriaren gainera, eta sartu hozkailuan gutxienez lau orduz (hobe hurrengo egunera arte uztea), ondo trinkotzen den arte.

Kazo batean, berotu ahabiak, mugurdiak eta masustak koilarakada bat azukrerekin eta beste koilarakada bat limoi-zukurekin batera, su geldoan, minutu batzuez, frutek zukua askatzen duten arte. Utzi hozten.

Atera tarta moldetik kontu handiz, bota gainetik fruitu gorriak eta haien zukua, eta apaindu menda-hosto freskoekin. Zerbitzatu hotza dagoela.

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edoONLINE dendan!

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: +60'
  • HAURRAK

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.