Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gazta-hostopila irasagarrarekin eta intxaurkremaz lagunduta

Lau lagunentzako osagaiak:

Río Deva behi-gazta ketua —Quesucos de Liébana JD— (300 g)

Irasagarra (300 g)

Esnea (150 ml)

Esne-gaina harrotzeko (150 ml)

Makil kanela (½)

Intxaur zurituak (50 g)

Azukrea (40 g)

Prestaketa:

Gazta eta irasagarra lodiera bereko laminatan moztu, eta gorde. Esnea eta esne-gaina lapiko batean jarri kanelarekin batera. Irakite-punturaino berotu eta 5 minutuz infusionatu. Iragazi eta gorde. Edalontzi batean, intxaurrak azukrearekin nahastuta birrindu, ahalik eta testura finena lortu arte. Nahasteka hori aurretik gordetako lapikora bota, hamar minutuz irakin, hagaxken laguntzaz etengabe irabiatuz. Epeltzen utzi. Plater batean, behealdean intxaur-krema ipini, eta horren gainean, gazta- eta irasagargeruzak jarri txandaka.

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 0-30'