Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gazta eta pinazi risotto faltsua

Lau lagunentzako osagaiak:

50 gramo Madrilgo gazta

200 gramo puntalette (arrozaren antzerako pasta)

10 gramo gurin

20 gramo tipula brunoise eran moztuta (oso fin)

10 gramo ardo zuri

40 gramo barazki-salda

40 gramo pinazi txigortu

Nola prestatu:

Pasta egosi (argibideei jarraikiz), xukatu eta hozten utziko dugu.

Gurina eta tipula sutan jarriko ditugu, sueztitu garden gelditzen den arte, eta puntaletteak eta salda bota.

Irakin, sutatik kendu eta ardoa eta gazta birrindua gehituko diogu, risototu eta platerean zerbitzatuko dugu, eta ondoren, gainean jarriko dizkiogu pinaziak.

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • ARROZA ETA PASTA
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK