Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gazpatxo andaluziarra

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

Kilo erdi tomate udarekara

Piper bat

Luzoker bat

Baratxuri-atal bat

50 ml. oliba-olio birjina estra

50 gramo ogi gogor

200 ml ur

30 ml ozpin

Gatza

 

Nola prestatu

Garbitu eta zatitu itzazu osagai guztiak, eta sartu irabiagailuaren ontzian. Bota olioa, ozpina eta ur hotza (sartu hozkailuan aurreko egunean).

Birrindu guztia 1-2 minutuz. Pasatu iragazki batetik, azal-hondarrak edo haziak kentzeko. Bota gatza, eta egokitu zure gustura.

Bota zopa-ontzi batera, eta utzi hozten hozkailuan, ordubetez gutxienez.

Zerbitza ezazu katilu batean, tomate- eta piper-garnizio batekin batera. Aukerazkoa: gehitu ogi- eta tipula-txigorkiak.

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ORDUZ KANPO
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • HAURRAK
  • BEGETARIANOA
  • BEGANOA
  • LAKTOSA GABEA