
Trukuak/Aholkuak
Gau Beltzerako zure etxea apaintzeko bost ideia jasangarri
Gau Beltzerako zure etxea birziklatutako elementuz apaintzeak, ingurumenarekiko errespetuzkoa izateaz gain, zure sormena lantzeko eta apaingarri bereziak sortzeko aukera ere ematen dizu. Aprobetxa itzazu lehendik dituzun materialak, eta goza ezazu Gau Beltz beldurgarri eta jasangarri batez. Zure etxea inoiz baino beldurgarriagoa egongo da, eta planetak eskertuko dizu!
Jarraian, zure etxea modu jasangarri eta beldurgarrian apaintzeko ideiak emango dizkizugu. Etxeko txikienentzako ere egokiak!
1. Mamu-girlandak: Erabil itzazu paperezko poltsa birziklatuak mamu-girlandak egiteko. Marraztu aurpegi beldurgarriak poltsetan, eta jar itzazu soka-argien gainean, zure etxeari mamu-ukitua emateko.
2. Arropa zaharrarekin apaintzea: Arropa zaharra –maindireak, kamisetak eta galtzak kasu– mamu edo txorimalo bihur dezakezu. Bete jantziak egunkariz edo beste betegarriren batez, eta eman beste ukitu bat zure eskulanei, margotuta eta bestelako osagarriak erabilita.
3. Kandela birziklatuak: Kandela zaharrak edo erdi urtuta daudenak berrerabil ditzakezu, kandela beldurgarriak sortzeko. Urtu kandelak ontzi batean, eta bota argizaria Gau Beltzeko moldeetara (garezurrak, kuiak…).
4. Hosto lehorrak eta adarrak: Aprobetxa itzazu udazkenean erori diren hosto lehorrak eta adarrak, dekorazio natural beldurgarria sortzeko. Jar itzazu hosto lehorrak beirazko flaskotan, edo egin ezazu adar-sorta bat, armiarma-sare faltsuz eta plastikozko armiarmaz apainduta.
5. Kontserba-potoz egindako linterna: Bihur itzazu kontserba-poto hutsak linterna beldurgarri. Margotu potoak kolore ilunez, jarri paperezko begiak eta ahoak (aurrez moztuta), eta jarri barruan LED kandela bat, efektu misteriotsua emateko.
Orain, txikitxoekin jai honetaz gozatzea baino ez zaigu gelditzen. Ondo pasa Gau Beltza, sustoz eta jasangarritasunez beteta!