Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Ekologista txikiak gehiago eta hobeto birziklatzen erakusteko trukuak

Birziklapenaren eta ingurumena zaintzearen kontzientzia garatzen urteak igaro ondoren, balio horiek munduaren giltzak heredatuko dituztenei transmititzeko garaia da: gure txikiei, alegia.

Gaur egun birziklatzeak duen garrantziari buruz gehiago dakigun arren, beste bizitza bat –edo batzuk– izan litzaketen tonaka ontzik eta objektuk zabortegietan amaitzen dute oraindik ere. Nahikoa arrazoi da hori txikiei birziklatzeak duen garrantzia irakats diezaiegun.

Belaunaldi berriak sehaskatik datoz teknologia barneratuta, ‘jaiotzatiko digitalak' dira; halaber, beharrezkoa da ingurumenarekiko konpromisoa ere hasiera-hasieratik gara dezaten. Helburua da haien egunerokotasunean ohitura ekologiko eta jasangarriak era naturalean txertatuta haz daitezen, eta urrats hauek lan hori erraztu diezagukete:

  • Azaldu zergatia: Gurasoen ohiko akatsa izaten da seme-alabak zerbait egin dezaten behartzea, batere azalpenik eman gabe. Egin behar duten horren baliagarritasuna ulertzen badute, logikoa irudituko zaie: “papera eta kartoizko ontziak birziklatzen badituzu, ez dituzte zuhaitzak botako".
  • Sortu jakinmina:Jakin dezatela nondik datozen gauzak eta produktuak; horrela, balio handiagoa emango diete, eta mesedegarria izango da kontsumo-ohitura arduratsuak izan ditzaten. Gauza bera esan dezakegu jakien jatorriari buruz ere.
  • Bihur ezazu jolas: Oinarrizko estrategia da hori ikaskuntzan. Dibertitzen bazaitu, errazago ikasiko duzu: jolas ezazu ontziak bereiztera, edo marraztu seme-alabekin batera edukiontziak, koloreak eta erabilerak bereizten jakin dezaten.
  • Sormenaren indarra: Birziklatzearekin eta berrerabiltzearekinlotutako jarduera eta eskulan asko dago haurrentzat. Materialei buruz ikasi eta haien imajinazioa garatuko dute, gainera.
  • Modu positiboan sustatzea:Goraipa ezazu ontziak berreskuratzeagatik edo elementu birziklagarri kopuru jakin bat biltzeagatik, edo eman sari txikiak. Horrela, jardueraren alderdi positiboetan zentratuko da, eta berez egingo du.
  • Izan zaitez eredu: Askotan, imitazioz ikasten dute umeek. Ikus zaitzala birziklatzen edo berrerabil daitezkeen produktuak aukeratzen. Azal iezaiezu zergatik egiten dugun BM Supermerkatuetan birziklatutako poltsa berrerabilgarrien aldeko apustua, edo zergatik eramaten diezun askaria tupper batean, plastikozko poltsa batean eraman ordez…