Edariak
Garagardoarekin uztartzekoak
Uztartzearen garrantzia ez da ardoaren kontua bakarrik, garagardoa ere ezin hobeto uztartzen da plater ugarirekin. Garagardoarekiko uztarketan, beste edozein edarirekin gertatzen den bezala, norberaren intuizioa eta gustua dira balio dutenak. Baina badaude hainbat jarraibide, elikagai bakoitzarentzako garagardorik egokiena aukeratzen eta, beraz, garagardoaz askoz gehiago gozatzen lagunduko digutenak.
Garratzak eta mikatzak
Garagardoak pisu handia dauka zaporeen arlo honetan, izan ere, garratzak ez dira batere ondo uztartzen ardoarekin. Ozpindun ongailuak, haragi eta arrain eskabetxatuak, tomatearekin prestatutako platerak edo orburuak bezalako barazki mikatz batzuk ezin hobe uztartzen dira garagardoarekin.
Gomendatutako garagardoak: Alkoholik gabea, Lager Pilsen, Lager Berezia edo garizkoa.
Zapore minak edo espeziadunak
Garagardoa da baratxuria eta piperrautsa bezalako zapore biziekin ondo harmonizatzen den alkoholdun edari bakarrenetakoa. Gainera, aho-sabaia lasaitzen du eta pipermina, txilea edo beste espezia batzuez ondutako plater oso minen aurrean beharrezkoa den freskotasuna eskaintzen du.
Gomendatutako garagardoak: Alkoholik gabea, Lager Pilsen, Lager Berezia edo garizkoa.
Arrainak eta itsaskiak
Garagardoa da itsas-zaporearen intentsitatea arintzeko edari ideala; beraz, ezin hobeto uztartzen da arrain urdinarekin, ketutakoekin, gazituekin edo marinatuekin, baita denetariko itsaskiekin ere.
Gomendatutako garagardoak: Alkoholik gabea, Lager Pilsen edo Lager Berezia.
Haragiak
Haragiarekin batera garagardoa edateko, garrantzitsua da zein saltsa eta ongailu edukiko dituen kontuan hartzea. Zenbat eta biziagoa izan ontzea, orduan eta ilunagoa eta gorputz sendoagokoa izango da garagardoa.
Gomendatutako garagardoak: Lager Extra, Ale edo Abadiakoa.
Gazi-gezak eta ekialdeko zaporeak
Garagardoa ekialdeko sukaldaritzaren lagun ezin hobea da, sukaldaritza horren saltsek (soja edo wasabi) ezin hobeto harmonizatzen baitute garagardoarekin. Gauza bera gertatzen da ketchupa edo mostaza bezalako beste saltsa batzuekin ere, garagardoarekin beste edozein edarirekin baino hobeto uztartzen baitira.
Gomendatutako garagardoak: Alkoholik gabea, Lager Pilsen, Lager Berezia edo garizkoa.
Koipetsuak eta frijituak
Testura koipetsuko platerei laguntzeko ere aukera oso ona da garagardoa; hala nola, gorringo likidodun arrautza edo frijituak, aho-sabaia garbitzen baitute.
Gomendatutako garagardoak: Alkoholik gabea, Lager Pilsen, Lager Berezia edo garizkoa.
Gaztak
Gazten mundua hain da zabala zaporeei dagokienez, aukera ugari eskaintzen baitu garagardoekin uztartzeko. Ia gazta guztiek lortzen dituzte harmonia bikainak garagardoarekin, Mantxakoetatik hasi eta ketutakoetaraino edo freskoetaraino.
Gomendatutako garagardoak: Alkoholik gabea, Lager Extra, Abadiakoa edo Beltza.
Txokolateak
Txokolate zapore intentsuko azkenburukoak garagardo beltzarekin eta bere erregaliz eta fruitu lehor zaporearekin uztartzen dira. Saltsetan osagai gisa txokolatea daukaten platerentzako ere lagun bikaina da garagardoa.
Gomendatutako garagardoak: Beltza.