Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak & ekoizleak

Gabonak elkarrekin: Orain dela 100 urteko errezeta tradizionalarekin jarraitzen dugu

BM Supermerkatuetan pertsonalki ezagutzen ditugun tokiko ekoizlerik onenen aldeko apustua egiten dugu, gure produktu freskoak hurbileneko barazki eta ganadutegietatik etor daitezen.

César Rio Saenz - Soto de Segura mazapanak. Logroño (Errioxa)

Arbendolak, azukrea… eta arrautza?

Ez, arbendolak eta azukrea, besterik ez. Arazoa da hainbat barietate dagoela, eta denei deitzen zaiela mazapana. Baina erabat ezberdinak dira haien artean. Mexikon, esaterako, zanpatutako kakahuete-ore bat da mazapana. Eta Alemanian, barruan arbendola-krema arin bat duen txokolatezko barra hori da. Gureak arbendolak eta azukrea ditu eta, gero, olata txiki bat azpian, tradizioak agintzen duen bezala.

Nola hasi zinen mazapanaren sektorean lanean?

Familia-enpresa bat dugu, eta laugarren belaunaldia naiz ni, orain dela 13 urtetik. Orain dela mende bat baino gehiago sortu zen gure marka, eta 1903an jaso zuten lehendabiziko saria gure mazapanek, Zaragozako azoka batean. Familia-enpresa bat da hau, eta denok egiten dugu denetik.

Orean al dago sekretua?

Gure errezeta orain dela 100 urteko berbera da. Pixkanaka aldatzen joan den gauza bakarra produktuaren kalitatea da; izan ere, gero eta arbendola hobeak ditugu, gantz gehiago eta zapore biziagokoak. Bost egun behar izaten dugu mazapan bat egiteko, orea denbora luzez uzten baitugu jalkitzen; mazapan industrialekin ez dute horrelakorik egiten, horrek denbora eta esfortzu handia eskatzen baitu.

Zer gertatzen da bost egun horietan?

Lehenengo kalitatezko eta gantz askoko arbendola bat bilatzen dugu. Arbendola-pure bat egiten dugu, eta ondoren guk geuk egindako azukre-jarabe batekin eta kontserbagarri pixka batekin nahasten dugu. Bi egunez uzten dugu jalkitzen, modu naturalean hoztu dadin, eta ondoren forma ematen diogu eta berriro uzten dugu jalkitzen, labekatzen dugunerako beharrezkoa duen trinkotasuna har dezan. Gainera, olata fintxo bat jartzen diogu oinarrian, beti egin izan den bezala.

Aurten baduzue berritasunen bat, ezta?

Gure bosgarren lantegia ireki dugu. Beraz, inoiz baino goxoagoa egongo da mazapana aurten; errezeta berberarekin jarraitzen dugun arren, nabarituko da instalazio berriak eta makina modernoagoak ditugula.

Gabonetan bakarrik kontsumitzen da mazapana?

Gehienbat bai, baina ez Gabonetan bakarrik. 200.000 kilo baino gehiago saltzen dugu Gabonetan, eta 2.000 kilo inguru gainerakoan, eskari bereziak handiagoak edo txikiagoak diren.

Gainerako hilabeteetan ere beti baitago Logroñoko mazapan tradizional batzuk eraman nahi dituenik. Horregatik, Gabonetako kanpainan 25 langile gara, eta urteko gainerako hilabeteetan lau besterik ez.

La Hermita - Cantabria

Zergatik da berezia zuen produktua?

Bestelako mazapana da. Askok figuratxoekin lotzen dute mazapan hitza; nahiko gogorrak izaten dira horiek. Gurea jaten duzunean, ordea, benetan zukutsua da eta arbendola zapore handia du; jendeak ez du hori espero izaten. Gainera, olata du azpian; elementu hori desagertu egin da mazapan askotan, lan handiagoa eskatzen baitu, baina gureak kontserbatu egin du.

Urte asko al daramazue BM Supermerkatuekin lanean?

Hasieratik dihardugu BM Supermerkatuekin lanean, elkarrekin hazi gara. Horrenbeste urte eta gero, adiskideak garela esango nuke, denborarekin sendotu egin den harremana dugula. Hain zuzen ere, urtean pare bat aldiz joaten naiz Irungo egoitzara gai garrantzitsuei buruz hitz egitera, eta ez du inoiz arazorik izaten. BM Supermerkatuetan saltzeari esker, ospe handia lortu dugu eta urtetik urtera hazten jarraitu dute gure salmentek, baita pandemiaren urteetan ere. Horregatik, argi dugu bidaide izaten jarraitu nahi dugula.