Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Fruitu lehorrez, oloz eta sagarrez etxean egindako granola

Lau lagunentzako osagaiak

150 gramo olo-maluta

60 gramo intxaur

40 gramo arbendola

Sagar bat

2 koilarakada oliba-olio birjina estra

Bi koilarakada ezti

Koilarakadatxo bat kanela

Gatz pixka bat

Nola prestatu:

Aldez aurretik, berotu labea 160 C º-tan. Zatitu intxaurrak eta arbendolak modu irregularrean; ez daitezela zati txikiegiak izan.

Garbitu sagarra, kendu bihotza, eta zatitu laukitxoetan. Granola kurruskaria gera dadin eta hobeto kontserbatu dadin, zabaldu ondo sagar zatitxoak azpil batean, eta laberatu 15 bat minutuz, gainerako osagaiekin nahastu aurretik.

Katilu batean, konbina itzazu olo-malutak, fruitu lehorrak, kanela eta gatz pixka bat. Gehitu olioa eta eztia, eta irabiatu ondo, sakabanatuta gera daitezen.

Zabaldu nahasketa laberako paperez estalitako azpil batean, eta gehitu sagarra ere. Laberatu 25-30 minutuz. Nahastu pare bat aldiz, modu txigortu uniforme bat lortzeko.

Atera granola labetik, eta utzi erabat hozten, gorde aurretik. Hozten denean, bere testura kurruskaria hartuko du.

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • POSTREAK
  • ORDUZ KANPO
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • BEGETARIANOA
  • LAKTOSA GABEA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.