Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Frankiziak: Uvesco, talde liderra

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela
Uvesco, hedatzen ari den talde liderra

UVESCO, HEDATZEN ARI DEN TALDE LIDERRA

Penintsularen iparraldean elikagaien banaketan puntapuntan dagoen enpresa gara. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Kantabria, Errioxa, Avila eta Madrilgo probintzietan garapen eta ezarpen handia lortu dugu, eta egun, 225 supermerkatu ditugu. Banaketarako bi biltegi nagusi ditugu, guztira 25.500 m2-ko azalerarekin. Bestalde, produktu freskoak banatzeko eta maneiatzeko 3 plataforma ditugu, guztira 18.700 m2-rekin. Eta hedatze-prozesuan ari gara lanean bete-betean, supermerkatu berriak irekitzeko proiektuen bidez.

2017KO FAKTURAZIOA
700 MILIOI
4.450
LANGILE
158.000
METRO KARRATU
400.000
BM TXARTEL OPERATIBO

UVESCO taldeak bere jarduerak KANTABRIAN, EUSKADIN, NAFARROAN ETA ERRIOXAN garatzen ditu

OSO FILOSOFIA ARGIA:
BM, ALDEA DAGO

Aldea dago ingurumena errespetatuz modu tradizionalean arrantzatzearen eta iraunkortasuna eta ingurumena kontuan hartu gabe modu-industrialean arrantzatzearen artean.
Aldea dago milaka kilometrotara ustiatzen diren fruituak eta barazkiak ekartzearen edo bertako ekoizleen aldeko apustua egitearen artean, azken hauek gure dendetara euren produktuak une ezin hobean ekartzen baitituzte.
Aldea dago elikadura bermatuz eta trazabilitatea mantenduz jaiotzen direnetik zatikatzera arte ganadua mimoz heztearen eta ekoizpena merkeagoa den beste herrialde batzuetako haragia eduki-ontzietan ekartzearen artean.
Argi dago, aldea dago. Gure enpresaren filosofiak ekoizleen ardura, langileenganako arreta eta gure bezeroen zerbitzua bermatzen ditu.
Gauzak EZBERDIN egiteko modu bat, 30 urte baino gehiagoz gelditu gabe hazten lagundu diguna.

1. KALITATEAREN ALDEKO APUSTUA

Horixe da gure filosofiaren giltzarria. Produktu onenen aldeko apustua egiten dugu, gure familiak horiekin elikatzen baititugu. Kalitate handieneko freskoak, gure dendetara egoera ezin hobean iristen direnak.

2. BERTAKO EKOIZLEAK

Gure eremuan ekoizle asko daude: arrantzaleak, abeltzainak eta nekazariak. Horien aldeko apustua egiten dugu produktu fresko onenekin hornitzen baikaituzte. Hori eginez gure lurraldearen garapena babesten dugu.

3. MARKA LIDERRAK PREZIO LEHIAKORRETAN

Marka liderrek, I+G-ari eta esperientziari esker, kalitate handieneko produktuak bermatzen dituzte beti, etengabe egiten dituzte berrikuntzak eta berehala egokitzen dira merkatuaren beharretara. BM-n haien aldeko apustua egiten dugu, eta prezio ezin hobean eskaintzen ditugu.

4. LANGILE TREBE ETA ENPRESAN KONPROMETITUAK

Beti bezeroei laguntzeko prest: aholkuak emanez, freskoak nahi duten eran prestatuz, erositakoa poltsetan sartuz; azken finean, erosketaz gozaraziz. Langileak etengabeko trebakuntza jasotzen dute zerbitzurik onena eskaintzeko.

5. BM TXARTELA: 400.000 TITULARREK BAINO GEHIAGOK ABANTAILEZ GOZATZEN DUTE

Gure bezeroen %90k erabiltzen du. Titularrei abantailak eskaintzen 15 urte baino gehiago daramatzan txartel aitzindaria da.

GERTUTASUNEKO EROSKETA:
GORANZKO JOERAN

Etxe azpiko dendara joatea. Egun pare baterako beharrezkoa erostea. Kotxea hartu eta merkataritzagune erraldoi eta inpertsonaletara joatea sahiestu.
Asko dira azken urteotan auzoko merkataritzara itzultzen ari direnak. Jendeak geroz eta gehiago balioesten ditu gertuko dendek eskaintzen duten erosotasuna eta praktikotasuna, dendariarekin tratu zuzena izatea.
GERTUTASUNEKO erosketak bezeroak irabazten ditu.


BM Shop

GERTUKO SUPERMERKATU
BERRIA

Abagune horren erdian, BM SHOP sortu da, gertu erosteak duen abantaila guztiak batzen dituen auzoko supermerkatua: erraztasuna, erosotasuna, kokapena, gertutasuna. Supermerkatu handien onurekin: kalitatezko freskoak, profesional oso gaituak, marka liderrak, prezio oso lehiakorrak eta KALITATE-PREZIO erlazio bikaina.
Denda-eredu eroso eta errentagarria, frankizia moduan ustiatuko dena, eta ezaugarri oso argiak dituenak:

1. TAMAINA EROSOA

250 metro karratutik gora. Gure herri eta hirietako milaka lokalen tamainarekin bat egiten duen tamaina ertaina.

2. HARATEGIA ETA FRUTA-DENDA

Freskoentzako bi sail: HARATEGIA eta FRUTA-DENDA, behar duten neurrian produktu freskoak eskaintzeko beti eta produktu galkorren inbertsioa optimizatzeko.

3. MARKA LIDERREN 4.000 ERREFERENTZIA BAINO GEHIAGO

Merkatuko errotaziorik handiena duten MARKA LIDERRETAKO produktuen aukeraketa, auzoko dendetako aukera paregabea bermatzeko.

4. ORDUTEGI-ASKATASUNA

Auzo bakoitza eta ekintzaile bakoitza ezberdina denez, BM SHOP frankiziak irekitzeko eta istea ordutegia erabakitzeko askatasuna eskaintzen du.

DEITU zenbaki honetara: 902 100 555
edo KONTAKTATU GUREKIN HEMEN