Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Bihar, asteazkena, martxoak 20, establezimendu berri bat irekiko dugu Tuteran, zerbitzua handitzeko eta herritarrengana kalitatezko aukera gerturatzeko helburuarekin. Jada badugu geure supermerkatua Tuteran, eta, apustu berri honekin, bultzada berria emango diogu frankizia-formatuari eta ereduaren garapenari, ekintzailetzaren eta saltoki txikien aldeko apustuaren bidez.

BM supermerkatu berria Diaz Bravo kaleko 19an aurkitzen da, eta 130 metro karratuko azalera du. 4.000 erreferentzia izango ditu bizilagunen zerbitzura, tartean, zerbitzu libreko harategia eta urdaitegia, behi-, txerri- eta hegazti-produktuen erretiluekin, xerratuak, gaztak eta abar, arrandegi ontziratua, fruta eta barazkiak saltzeko mahaia eta ogi-labea.

Denda honen aurrean Sonia egongo da, BM Supermerkatuetako lehengo langilea, eta, orain, etapa berri bati ekingo dio bere proiektuarekin eta 4 pertsonak osatutako taldearekin. BMn duen 17 urtetik gorako esperientzia luzeari esker, jarraipena eman eta BM eredua errepikatu ahal izango du, aukeraren, tokiko produktuen eta produktu freskoaren eta zerbitzuaren aldetik kalitatean oinarritua.

Saltokia astelehenetik ostiralera irekita egongo da 9:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era, eta larunbat, igande eta jai-egunetan, 9:00etatik 14:30era.