Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Gaur, osteguna, otsailak 8, frankizia-establezimendu berri bat irekiko dugu Ajalvirren, Madrilgo udalerri horretako bizilagunei kalitatezko zerbitzua eta aukera eskaintzeko helburuarekin. Frankizia garatzea bultzatzeko ekimen berri bat da, gure eredua herri eta auzo txikietara hurbiltzeko asmoarekin, horietan beste formatu batzu lantzea zaila da-eta. Horrela, ekintzailetza eta enplegua ere sustatzen ditugu BM presente dagoen eremuetan. Era horretan, eta gure hedapen-planari jarraituz, Madrilgo Erkidegoan dagoeneko 50 BM establezimendu ditugu, eta horietako bi erregimen frankiziatuan daude.

Ajalvirreko BM supermerkatu berriak 230 metro karratuko azalera du, eta Cobeñako errepidean aurkitzen da, Soledad kalearen ertzean. 4.000 erreferentziako aukera eskainiko die bizilagunei; tartean, zerbitzu libreko harategia eta urdaitegia, behi-, txerri- eta hegazti-erretiluekin, xerratuak, gaztak eta abar, arrandegi ontziratua, fruta eta barazkiak saltzeko mahaia eta ogi-labea.

Denda honen aurrean, sei profesionalek osatutako talde bat egongo da. Taldeak BM eredua errepikatzeko prestakuntza jaso du, aukeraren, zerbitzuaren eta produktu freskoaren aldetik kalitatean oinarritua.

Saltokia astelehenetik larunbatera irekiko da, 9:00etatik 21:30era, eta igande eta jai-egunetan, 8:30etik 14:30era. Bezeroentzako aparkaleku bat du.