Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Etxeko betiko zopa, produktu milenialekin

Millennialak, edo FUNDEU bilatzaileak deitzen dien bezala, milenialak, laurogeiko hamarraldi hasieran eta 90eko hamarraldi erdialdea bitartean jaiotakoak dira; eta dagoeneko joerak ezartzen ari dira beren kontsumo-ohiturekin, bai eta mahaian ere, izan ere, badirudi ultra prozesatutako eta azukre kopuru handiko elikagai gehiegi jaten dutela. Hala ere, aukera berritzaile osasungarriak ere atseginez hartzen dituzte, eta urtero jartzen dute boladan sukaldaritzako joeraren bat edo produktu harrigarriren bat.

Beraiei esker, ahuakate eta kinoa mendiak erakusten dituzten argazki ikusgarriz –#foodporn– bete dira sare sozialak, baina, era berean, gai dira donutsekin irabiakiak egiteko ere. Belaunaldi honek bere jatorria alboratu ez dezan, berritzeko bere nahiak asebete ditzan eta bere osasuna mehatxatzen duen obesitate-epidemiari frenoa jar diezaion, belaunaldi arteko fusio gastronomikoko esperimentu bat proposatzera gatoz: milenialentzako egokiak diren osagaiz egindako zopa tradizionala, aditu batzuen esanetan 2018an arrakasta izango duten joeratan oinarrituta.

OSAGAIAK

Etxeko salda

Bizpahiru kuiatxo txiki

Txia haziak

Liho haziak

Kurkuma

ELABORAZIOA

Jarri berotzen salda.

Garbitu eta zuritu kuiatxoak. Gari finduz egindako fideoen ordez erabiliko ditugu, #glutenfree zopa orijinal bat egiteko.

‘Fideo faltsu’ bihurtuko ditugu. Xafla finetan moztu ditzakegu eta, gero, xafla horiek zerrenda estu-estuetan moztu, juliana erara. Kiribilak egiteko eskuzko gailuak eta kuiatxoak forma horretan birrintzeko irabiagailurako osagarriak ere badaude.

Salda irakiten hasten denean, gure fideo faltsuak botako ditugu.

Minutu bat eskas, edo gutxiago, utziko dugu egosten. Sutatik kenduko dugu.

Kaikutan zerbitzatuko dugu, eta nahierara apaindu, kurkumaz eta txia haziez.

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • BEGETARIANOA
  • BEGANOA
  • LAKTOSA GABEA