Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Etxean egindako kokozko bolatxoak

20 ale egiteko osagaiak

150 gramo koko birrindu

2 arrautza

20 gramo datil-pasta (nahierara)

Koilarakadatxo bat banilla-hauts

Limoi baten birrindura (aukerakoa)

Datil-pasta egiteko:

100 gramo medjool datil

Ura

 

Nola prestatu:

Datil-pasta prestatu behar da. Horretarako, datilak bizpahiru orduz utzi behar dira ur epeletan beratzen. Denbora hori igaro ondoren, xukatu eta hezurra kendu behar zaie.

Ontzi irabiagailura botako ditugu ur pixka batekin batera, nahi den testura lortu arte irabiatuko ditugu. Soberakina hozkailuan gorde dezakegu, beste gozo-gauza batzuk prestatzeko.

Aldez aurretik, berotu labea 180 C º-tan. Bereizi zuringoak eta gorringoak, eta irabiatu elur-puntua hartzen duten arte. Gorde gerorako.

Irabiatu gorringoak, eta gehitu koko birrindua, datil-pasta, banilla eta limoi-birrindura, eta bateratu nahasketa.

Irabiatutako zuringoak gehituko dizkiogu, eta ondo nahastuko dugu. Egin nahi den tamainako bolatxoak, eta labekatu 20 bat minutuz edo bolatxoak gorritzen diren arte.

  • POSTREAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA