Ekoizle
Etorri gure ekoizleak lanean ikustera
ENBA elkarteak “Ongi Etorri Baserrira” ate irekien bigarren edizioa antolatu du uztailaren 3rako eta 4rako. Hiriko eta baserriko munduak elkarrengana hurbiltzeko benetako saiakera da ekimen hori.
Gure ekoizleen eguneroko lana erakutsi nahi dizuegu jardunaldi horietan, bertatik bertara ikus dezazuen behiak nola jezten diren, gaztak nola egiten diren edo sagardoa ekoizteko prozesu osoa ezagut dezazuen.Hori guztia baserri-ingurunean eta BMko produktuen zaporea eta kalitatea bermatzen dituzten kontrol zorrotzekin.
2015eko ekainaren 28ra arte daukazu izena emateko aukera, 943650123 telefono zenbakira deituta edo ongietorribaserrira@enba.eus helbidera idatzita.Ekimena doanekoa da; gainera, BM Supermerkatuek 10 €ko balea emango dio opari bisitari bakoitzari, gure supermerkatuetan egindako 50 €ko gutxieneko erosketan deskontatzeko.
Zeren zain zaude gure ekoizleak ezagutzeko?
Uztailak 3an, ostirala
Oiartzun. GALTZATA baserria (ardiak- gazta) eta PELU ZAHAR baserria (arrautza ekologikoak - nekazalturismoa).
Irun. Irungo LASTAOLA baserria (esne behiak), OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak-sagardoa).
Amezketa -Zerain. Amezketan MENDIKO baserria (oilaskoak) eta Zeraingo LUMAGORRI hiltegia
Urnieta. ADARRAZPI baserria (ardiak-gazta/mamia) eta EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa)
Uztailak 4an, larunbata
Getaria. AGERRE-BERRI baserria (ardiak eta larre behiak) eta GAINTZA txakolindegia (mahastiak - txakolina)
Beizama. URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiak- gazta).
Azpeitia. URESAUNDI baserria (baratza) eta ODRIA baserria (larre behiak).
Oñati. ESTENAGA baserria (esne behiak) eta GOMIZTEGI baserria (ardiak-gazta).
Elkartearen webgunean aurkituko duzu baserriei eta ibilbideei buruzko informazio gehiago:
http://www.enba.es/eu/
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.