Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela

2019 eka 17Diariovasco.com Saria

Estrategia digital onenaren Diariovasco.com Saria jaso dugu

Ganadores premios Diario Vasco 2019

Sari bat jaso berri dugu! Gure BM Supermerkatu kateak estrategia digital onenaren Diariovasco.com Saria jaso du, Merkataritzaren kategorian. Beren komunikazio-estrategietan tresna eta euskarri digitalak arrakastaz txertatuz, ingurune digitalera egokitzen jakin duten Gipuzkoako enpresak eta erakundeak aintzatesten ditu sari horrek.

Miramoneko Parte Teknologikoan egin zen sari-banaketa, eta Jon Elizalde online dendaren arduradunak eta Nahia Ardanaz BMren aplikazioaren arduradunak jaso zuten saria, taldearen izenean.

Xehetasunez azaldu zuten biek 2019. urte honen hasieratik abian dugun estrategia, Madrilgo Boadilla del Monte herrian ireki dugun supermerkatu berriaren inaugurazioaren harira. Elizaldek azaldu zuen bezala, “ezagutzen ez zaituzten leku batean" denda bat irekitzeak aurkezten dizun "erronka handiari" aurre egiteko, online dendan zein denda fisikoan trafikoa sortzean eta, bestetik, bezeroak erakartzean oinarritutako estrategia digitala abiaraztea erabaki genuen.

Nahiak, bestalde, zera azaldu zuen: “planifikazio tradizionalari osagai digitala gehitu genion, hainbat tresnatan oinarritzen dena, hala nola sare sozialetan, geolokalizazioko teknologian eta leialtasun-txartelen eskabideen digitalizazioan.  Erabat arrakastatsua izan zen azken emaitza, eta espero genuena baino % 50 gehiago lortu genuen”.

Beissier, Zuatzu Klinika, Puntueus, Donostia Turismoa eta Kristau Eskola izan dira Diariovasco.com Sarien aurtengo edizioan, kategoria ezberdinetan, saritu dituzten gainerako enpresa eta erakundeak. 

Oso pozik gaude sari honekin, eta gure egokitzapen digitala hobetzeko lanean jarraitzera animatzen gaitu.