Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Baratxuri zopa eta bakailao puska

Erabat klasikoa. Baratxuri-zopak harrera ona izaten dute beti mahai guztietan. Oraingo honetan, bakailaoa gehitzen iradokitzen dizugu. Plater osoa benetan.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)

1 l bakailao-salda (bakailaoaren arantzekin eta mozkinekin eginda)
2 atal baratxuri xehatu
1 piper txorizero (bezperatik uretan)
30 gr txalota xehatu
100 gr tomate-saltsa
1 hosto erramu
30 gr porru xehatu
8 xerra ogi gogor
200 gr bakailao-trontzo
gatz gabetu

PRESTATZEA

Kazola batean barazki xehatuak jarri, eta sueztituko ditugu. Erramu hostoa, ogi gogorra eta piper txorizeroa gehituko ditugu. Ondoren, tomate-saltsa botako dugu, eta bakailao-salda gehituko dugu. 30 minutuz egosten utziko dugu.

Kazolatik ogi gogorraren erdia aterako dugu, eta 2 minutuz sartuko dugu bakailao-trontzoa, bertan kozina dadin. Atera, eta trontzoa xaflatan bereiziko dugu.

Bakailao-xaflak plater batean jarriko ditugu lehendik atera dugunarekin batera, zopa bereizita zerbitzatuko dugu.

  • LEHENAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA