
Erregaliz zintak
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
12 Erregaliz-zinta
Betetzeko:
200 g Marrubi
50 g Azukre
greziako Jogurt 1
Saltsa egiteko:
100 g Azukre
PRESTATZEA
Marrubiak zatituta, sutan jarriko ditugu azukrearekin batera. Loditzen utziko dugu konpota egin arte. Hozten denean, jogurtarekin nahastuko dugu. Gorde.
Saltsa: Azukrea sutan disolbatuko dugu, hiru minutuz irakin eta kendu egingo dugu.
Erregaliz-zintak zabalduko ditugu, betegarri zati txiki bat ipiniko dugu eta bildu egingo dugu. Plater bakoitzean hiru jarriko ditugu.
Trukua: Errezeta hauek ez dute alkoholik; izan ere, haurrekin egiteko daude pentsatuta. Erregaliz-zinten azukrea disolbatzen dugunean, 80 ml ardo beltz bota diezaiokegu.
PREZIOA: BAXUA
DENBORA: 30’
ZAILTASUNA: 5/10
OSASUNGARRIA: 6/10