Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Erreferentziazko denda berria inauguratzen dugu Las Rozasen

BM Supermerkatuek supermerkatua irekiko dute gaur Las Rozas udalerrian, Madrilgo Erkidegoan egiten ari den hedapen-prozesuaren barruan beste urrats bat emanez. Denda berri hau abian jarrita, 25 lanpostu berri sortu dira, eta 3 milioi euroko inbertsioa egin da.

Europolis eremuan (Cabo Rufino Lázaro kalea 1) dago supermerkatu berria, eta 1.387 metro koadroko saltokia du, marka nagusienetako 12.000 erreferentziarekin, eta produktu freskoen protagonismoarekin. 80 ibilgailurentzako tokia duen bezeroentzako aparkaleku handia ere badu.

BM Supermerkatuen erreferentziazko denda izango da; diseinu berritzailea du, espazio irekiarekin. Erosketa egiteko erosotasuna, produktu freskoak eta zerbitzuaren kalitatea aurkituko ditu erosleak establezimendu osoan.

Horrela, profesionalek artatutako arrandegia du, baita itsaski-egostegia eta prestatutako platerak ere; gainera, artatutako harategia eta urdaitegia, fruta- eta barazki-erakusmahaia –zuku-makina eta guzti–, nazioarteko gazten sekzioa, ogi-labea eta ogia ebakitzekoa, parafarmazia, lurrindegia, ardandegia 650 erreferentziarekin, eta bazarra ditu, besteak beste.

Erosketak etxera eramateko zerbitzua

Las Rozaseko herritarrek beste zerbitzu batzuk ere badituzte, hala nola erosketak etxera eramateko zerbitzua –doanekoa 50 eurotik gorako erosketetarako–, “Shop and Go” zerbitzua –saskia edo orga dendan utzi eta erosketa etxean jasotzeko eta ordaintzeko aukera ematen duena– eta, BM Supermerkatuen webgunearen bitartez, erosketa online egiteko aukera ere badute. Kasu horretan, erosketa etxean edo supermerkatuko aparkalekuan jasotzeko aukera ere badute bezeroek.

Las Rozaseko supermerkatu berria astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan 09:30etik 14:30era egongo da irekita.