
Erreboiloa txakolinarekin, patata eta tipula gorri salteatuarekin
Osagaiak (Lau lagunentzako)
Kilo eta erdiko erreboilo bat
2 baratxuri-atal
Pipermin bat
Salteatua prestatzeko:
300 gramo patata, xaflatan
Tipula gorri bat
100 gramo oliba-olio birjina
Txakolin zurrustatxo bat
Nola prestatu
Moztu patatak xaflatan, eta labekatu 180 gradutara, gatzarekin eta olioarekin, 15 minutuz. Margoztatu erreboiloa olioz, eta bota gatza; sartu labean patatekin batera, 190 gradutara, 20 minutuz.
Salteatu tipula gorria –Juliana erara moztuta– su bizian 4 minutuz, eta gehitu labeko patatak.
Salteatu beste bi minutuz. Jarri erreboiloa azpilean eta, inguruan, patatak tipularekin.
Frijitu baratxuria eta pipermina olioarekin, eta gorde gerorako. Epeltzen denean, bota gainera txakolina, eta utzi alkohola lurrundu dadin.
Bota gainetik erreboiloari.
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA