
BM errezeta
Entsalada torrada gozoan
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
Moldeko ogiak (4 xerra).
Esnea (200ml.).
3 arrautza.
Laranja baten azala.
Limoi baten azala.
Azukrea.
Kanela-hautsa.
Ekilore-olioa.
Apaintzeko:
3 mandarina.
Andere-mahatsak (40 g.).
Saltsa egiteko:
Esne gaina (150 ml.).
Menda (40 g.).
NOLA PRESTATU
Lehenik eta behin, lapiko batean esnea eta zitrikoen azalak ipiniko ditugu. 3 minututan infusioa egiten utzi, sutatik atera eta erabat hozten utziko dugu.
Bestalde, arrautzak irabiatuko ditugu. Moldeko ogia esnetan eta arrautzetan bustiko dugu. Ondoren, olio bero askorekin frijitu dugu.
Bol batean, kanela eta azukrea nahasi, torrada arrautza-irinetan pasatu eta geroko utziko dugu.
Esne-gain krema: lapiko batean esnea berotu, menda gaineratu eta infusioa egiten utziko dugu sutatik kanpo.
Plater batean torrada jarri, eta mandarina atal eta andere-mahats batzuk ipiniko ditugu gainean. Amaitzeko, esne-gain saltsa eta menda pixka bat gaineratuko dugu.