Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Elikagaien Bilketa Handia berriro BM Supermerkatuetan

Aurten ere BM Supermerkatuetara iritsiko da Elikagaien Bilketa Handia; azaroaren 19tik 25era izango da, eta Elikagaien Bankuari bideratuko zaio ekimen solidario honetan biltzen den guztia.

Aurrez egin diren kanpainetan bezala, BM Supermerkatuetako bezeroek euro bateko, hiru, bost, hamar edo 20 euroko ekarpenak (edo handiagoak) egin ahal izango dituzte kutxatik igarotzen direnean; bildutako diru guztia Elikagaien Bankuari helaraziko diogu, premia biziko produktuetan: esnea, olioa, gailetak, azukrea, pasta, arroza, kakao-hautsa, kontserbak, aurrez prestatutako lekaleak eta haurrentzako jakiak.

Azaroaren 22ra arte iraungo du kanpainak, eta BM Supermerkatuek Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan dituzten 236 establezimenduetan egingo da.

Halaber, online bitartez ere egin ahal izango dira ekarpenak, www.granrecogidadealimentos.org webgunean.

Oso arrakastatsua izan zen elikagaiak biltzeko aurreko kanpaina, BM Supermerkatuetako bezeroen eskuzabaltasunari eta dendetako langileen lanari esker.