Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM aldizkaria

Iritsi dira Eguberriak “Aldea dago” aldizkarira

Eguberri ukituarekin iritsi da "Aldea dago" aldizkariaren ale berria; dagoeneko eskuragarri duzue BM supermerkatu guztietan. Eguberri hauetako ale berezia da, eta zuen etxeetara jai hauek ospatzeko ideiarik onenak eramaten saiatuko gara.

Bidaiatu ere egingo dugu, munduko beste toki batzuetan Eguberriak nola ospatzen dituzten deskubritzeko eta haien tradizio gastronomikoei buruzko ideiaren batzuk hartzeko.

Gainera, jai hauetarako luxuzko mahaia prestatzen lagunduko dizuegu, sarrerako gisa presta ditzakezuen proposamen goxo batzuekin. Errezeta horietako batzuen osagai nagusia angulak izango dira; arrain horiei buruz jakin beharreko guztia jakingo dugu “Aginagako angulazale” izenarekin ezagunagoa den Santiago Otamendiren eskutik. Elkarrizketa egin diogu “Aldea dago” aldizkariaren Eguberrietako ale berezi honetan.

Iberikoen munduan murgilduko gara: dauden jatorri-deiturak, zein diren iberikoen onurak eta, jakina, nola presta ditzakegun eta nola zerbitza ditzakegun mahaian.

Izokina izango da beste produktu nagusi bat: salteatuta, marinatuta, ketuta… Nola gustatzen zaizue gehien? Omega 3 asko daukan arrain urdin honi buruzko erreportajean, gustu guztietarako errezetak aurkituko dituzue. Eta ezin ahaztu genezakeen arkumea, egun hauetan presentzia handia duen haragia.

Halaber, koktel zerrenda bat emango dizuegu, aperitibo gisa zein bazkalondorako. Eta amaiera bikaina emateko, azken-burukoa. Tarta bat prestatuko dugu? Sagar-tarta, txokolatezkoa, fruitu gorriz egindakoa. Aukera ugari, barruan daramazuen gozogilea atera dezazuen.

Ikusten duzuen bezala, era guztietako errezetak, gozoak zein gaziak, eta denak bakoitzarekin ondoen uztartzen den edariari buruzko iradokizunekin. Proposatzen dizkizuegun platerei etekinik handiena ateratzeko modua.  Eta hori nahikoa izango ez balitz bezala, gogora ezazue dagoeneko kontsulta dezakezuela gure Excelente gida webgunean, eta laster deskargatu ahal izango duzuela App--a mugikorrean.

Esaten genizuen bezala, aldizkaria eskuragarri dago dagoeneko gure denda guztietan. Eska ezazue zuen ohiko supermerkatuan, eta BM Txartelarekin erabat doan eskura dezakezue (*). Ez zaitezte geratu aldizkaririk gabe eta… Gabon zoriontsuak!

 (*) Ale bat BM Txartel bakoitzeko. BM Txartelik ez duzuenok edo ale gehiago eskuratu nahi duzuenok lagunei edo senideei oparitzeko, kutxan 2,5 € ordainduta eskura dezakezue.

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.