Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Edertu azazkalak manikura perfektua etxean

Zure eskuek asko hitz egiten dute zutaz. Guztioi gustatzen zaigu esku politak izatea, eta manikuradun azazkalak ezinbestekoak dira horretarako. Azazkalak etxean margotzea gustatzen bazaizu, hona hemen zenbait truku, ezin hobeto gera dakizkizun eta iraun diezazuten.

 

Manikura on baterako 10 aginduak

 

  1. Garbitu eskuak. Kendu lehendik duzun esmaltea, eta garbi itzazu eskuak urez eta xaboiz.
  2. Limatu zure azazkalak beti noranzko berean, zeuk nahi duzun forma emanez.
  3. Atzeratu kutikulak, altzairu herdoilgaitzezko moldatzaile batekin. Ez itzazu moztu, infekzioak sortu ohi diren atala baita, eta ez da gomendagarria.
  4. Esfoliatu azazkalak lau faseko lima batekin.
  5. Aplikatu Base Coat KADOoinarria, eta itxoin lehortzen den arte. Horrek geruza uniforme eta homogeneoa emango dio azazkalari, ondoren esmaltea aplikatzeko. Azazkalak zaindu eta elikatzen ditu landare-estraktuz aberastuta dagoen oinarri horren formulak.
  6. Aukeratu gustukoen duzun KADO azazkaletako laka, eta aplikatu bi geruza fin. Bi aplika-aldien artean, itxoin ezazu laka ondo lehortzen den arte. Ez aplikatu geruza lodirik, orbanak eta urratuak sor baitaitezke, lehortzeko denbora asko behar izaten da eta. Pasa ezazu pintzela esmaltearekin azazkalaren puntatik, hura zigilatzeko eta zure manikurak askoz gehiago iraun diezazun.
  7. Garbitu akatsak makillatzeko pintzel batekin. Ez erabili kotoi-zotzak, izan ere, baliteke zure esmaltea ukitzea eta manikura hondatzea.
  8. Aplikatu top coat KADO. Esmaltearen kolorea zigilatzen laguntzen du, luzaroago iraun dezan, eta akabera distiratsua, matea edo gel-efektuduna ematen dio zure manikurari.
  9. Hidratatu zure eskuak, leun gera daitezen.
  10. Behin azazkalak margotzen amaitzen duzunean, saihestu ur beroa erabiltzea, esmaltea zartatuko baitizute.