
BM errezeta
Dilista eta Goji-baia entsalada
Osagaiak
(Bi/Lau lagunentzako)
150 gr dilista
Piper gorri erdi bat
Piper hori erdi bat
Piper berde erdi bat
Tomate bat
Luzoker erdi bat
Eskukada bat Goji-baia
Martorri freskoa
Oliba-olio birjina estra
Jerezeko ozpina
Gatza
Nola prestatu
Jarri dilistak gatzitutako uretan, eta egosi 50 bat minutuz, biguntzen diren arte.
Xukatu, eta utzi hozten.
Txikitu barazki guztiak zati txikitan.
Jarri dilistak eta barazkiak azpil batean, gaineratu baiak eta martorria, gatzozpindu eta nahastu ondo.
Zerbitzatu hotza.