
Elikadura osasungarria
Diabetesa: kontuz dietarekin
Diabetesari eskainitako post-sorta hau amaitzeko, gaixotasun hori duten pertsonentzako jaki egokiez hitz egingo dugu.
Diabetiko baten dietaren arazo nagusia kontsumitzen dituen karbohidrato edo azukreetan dago. Baina ez kopuruari dagokionez bakarrik, baizik eta baita horien xurgapen-abiadurari dagokionez ere: zenbat eta geldoagoa izan karbohidrato baten xurgapen-abiadura, orduan eta gaitasun txikiagoa izango du odoleko glukosa-maila handitzeko eta kalte baskularra eragiteko.
Hona hemen xurgapen azkarreko azukre motak saihesteko gomendio batzuk:
- Pastelik ez (ezta azukre erantsirik ez duela jarrita ere). Gozo-gauzek karbohidrato dezente izaten dute, eta azkar xurgatzen dira; horrela, glukosa piko handiak eta kaltegarriak sortzen dira, eta paziente diabetiko baten intsulina ez da gai glukosa-maila bere balio normaletara itzultzeko behar den denboran.
- Zuku eta freskagarri industrialak saihestea. Hobe da frutak osorik jatea.
- Fruta deshidratatuak kontsumitzea ez da batere ideia ona: mahaspasak, aranpasak, orejoiak… ez dira egokiak, ura galtzearen ondorioz, biderkatu egiten baita haien azukre-kontzentrazioa.
- Zereal integralak, eta egunean zehar banatuta: ogia, pasta, arroza, cous-cousa, etab. Kopuru txikiak, otorduetan dosifikatuta.
- Patata frijituak saihestea. Koipea eta karbohidratoak kontzentratzen dituzte.
- Lekaleak eta kinoa bai, baina neurrian:karbohidratoak dituzten arren, zuntz kopuru handia dute, eta ez dira handiak sortzen dituzten glukosa pikoak. Gainera, ase egiten dute, eta gluzemia maila berean mantentzen laguntzen dute.
- Bai entsalada eta barazkiei. Mugarik gabe kontsumi daitezke.
- Haragi gorria, neurrian: gantz ase kopuru handia dute.
- Arrain urdina, ahuakatea, fruitu lehorrak edo oliba-olioa: betiere neurrian janez gero, produktu horiek ehundura baskularra babesten duen lipido-profila dakarkiote organismoari.
Goza ezazu frutaz (nahiz eta diabetikoa izan)
Frutak fruktosa du (azukrea), eta arazoak eragin diezaieke diabetikoei. Horrelakorik gerta ez dadin, honako aholku hauek jarraitu:
- Hobe da frutak osorik kontsumitzea, eta egunean bi pieza gehienez.
- Hobe da pulpadun zukuak hartzea, zuntza baitute eta horrek fruktosaren xurgapena atzeratzen du.
- Saihestu banana eta mahatsa. Hauek dira azukre kopuru txikiena duten frutak: sandia, pomeloa, papaia, laranjak, masustak, sagarrak eta mandarinak, besteak beste.
- Zenbat eta helduago dagoen fruta, orduan eta azukre gehiago izango du. Kasu horietan, hobe da oso helduta dagoen frutarik ez jatea.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |