Elikadura osasungarria
D bitaminaren garrantzia udazkenean
D bitamina gure gorputzerako funtsezko mantenugaia da. Bizitzeko funtzio garrantzitsuak betetzen ditu, hala nola hezurrak eta hortz-haginak indartsu mantentzea, infekzioen aurkako defentsak ere bai, eta muskuluak, sistema immunologikoa eta gogo-aldartea egoera onean manten daitezen laguntzen du.
Normalean bitamina gisa ezagutzen den arren, hormona funtzioa ere badu bere egoera aktiboan (kaltzitriola), gibelean eta giltzurrunetan gertatzen den hainbat eraldatze-faseren ondoren sortzen dena. Bi modutan ageri da, batez ere, D bitamina:
- D2 bitamina (ergokaltziferola): Zenbait landare eta aberastutako elikagaitan aurkitzen da.
- D3 bitamina (kolekaltziferola): Animalia-jatorriko jakietan aurkitzen da, eta larruazalean sortzen da, eguzkiarekiko esposizioarekin.
Bitamina hau eskuratzeko hainbat modu dagoen arren, gizakiarentzako iturri nagusia da eguzki-argiaren erradiazio ultramorearen absortzioaren bitartez. Horregatik, eguzki-argi urriko hilabeteetan, dela udatik negurako ordu-aldaketagatik edo eguraldia euritsua edo lainotsua izan ohi delako, zailagoa izaten da D bitamina xurgatzea, eta eskasia-kasu ugari egoten da.
Osasuntsu egoteko eta funtsezko mantenugai hau eskuratzeko, badaude eraginkorrak izan daitezkeen moduan, eguzki-izpiak urri direnean.
- Nahiz eta beti azpimarratzen dugun oso garrantzitsua dela eguzki-babesa erabiltzea, gomendagarria da aurpegia, lepoa, besoak eta eskuak egunean 30 bat minutuz eguzkitan jartzea inolako babesik gabe, eguzki-babesak eragotzi egiten baitu UVB izpiak xurgatzea. Ordu erdi hori igaro ondoren, funtsezkoa da eguzki-babesa ematea, 30 edo 50 babes-faktoreduna, eguzkitan jarriko ditugun gorputz-atal guztietan.
- Dieta bidez hartutako D bitamina kopuru txikia den arren, badaude mantenugai horren kopuru nabarmena duten jaki gutxi batzuk. Arrain koipetsuak, hala nola izokina, sardinak eta berdela; arrautzak eta gibela eta aberastutako elikagaiak, batez ere esnekiak. Hala ere, jaki horiek emango diguten D bitamina kopurua oso txikia da.
- Horregatik, eguzki-argi faltagatiko D bitamina eskasia gertatzen den kasu askotan, erremediorik onena osagarri farmakologikoak eta elikadura-osagarriak izaten dira, izokin-olio kapsulak, esaterako.
Prest al zaude hotzari bizitasunez aurre egiteko?
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.