
COCINA SELECTA
BM Supermerkatuetan produktu berri bat bi astez behin
COCINA SELECTA pizzekin abiatu gara: ez dituzu bi berdin aurkituko
BM Supermerkatuak produktu berri bat ekarriko dizu 15 egunetik behin, despentsa nobedadez bete ahal izan dezazun. Gure aukera-sorta osatzeko lanean ari gara etengabe.
ZER BERRI? marka ikusten duzun tokian, nobedade bat ezkutatzen da.
Eta sustapen hau jateko modukoa dago.
Pizza gustatzen zaizu? Hau zortea zurea! Modu artisauan egindako askotariko pizza egin berriak aurkezten dizkizugu. Ez dituzu bi berdin aurkituko.
Eskuz oratu eta zabaltzen ditugu, eta goi-mailako osagaiekin hornitzen. Gainera, 5 minutu baino ez dituzu beharko laberatu eta gozatzeko.
COCINA SELECTA pizzak eskaerapean egiten dira, eta horixe da haien ezaugarri erakargarrienetako bat: prestatzen direnetik supermerkatuko izozkailura iristen diren arte, egun gutxi batzuk baino ez dira igaroko.
Bestetik, produktua ultraizoztu egiten da, eta, horri esker, jatorrizko usain eta zapore guztiei eusten zaie. Halaber, orea bi aldiz jalkitzen da, eta, besteak beste, horretan datza kalitatea. Eta, orea gari-semolaren gainean zabaltzen denez, ore kurruskari-kurruskaria duen pizza jan ahal izango duzu.
Honako COCINA SELECTA pizza hauen artean hauta dezakezu:
- Karbonara txanpinoiekin
- Lau gazta
- Shiitakea barbakoa-saltsarekin
- Orburuak saltsa arrosarekin
Itxura ona dute, ezta? Ba, zapore hobea dute!
Online dendan ere eros ditzakezu.
Zeren zain zaude? :P