
Haurtxoak
Bost fruta-ahi, ez bakarrik zure haurtxoaren gustukoak
Fruta da elikagairik lagungarrienetakoa etxean haurtxoak ditugunean; badakizu, naturaren litxarreriak bezalakoak dira. Familia askok nahiago izaten du elikagai birrinduekin hastea, pureak edo ahiak prestatuta. Aukera hau osagarri egokia izan daiteke haur zein helduen menu on baterako: azken-buruko, gosari edo askari freskagarri eta gozoa. Frutazko kremak prestatzeko bost errezeta oso erraz eskaintzen dizkizugu, txikiek eta ez hain txikiek goza dezaten.
Sagar eta kanela krema
Osagaiak:
- Sagar bat
- Kanela pixka bat
Nola prestatu
- Zatitu sagarra, eta egosi lurrunetan 10 minutuz.
- Gehitu kanela pixka bat, eta birrindu.
- Zerbitzatu epela.
Madari eta txirimoia krema
Osagaiak:
- Madari bat
- Txirimoia bat
- Etxeko pare bat gaileta, ahal dela integralak eta azukrerik gabeak.
Nola prestatu:
- Zatitu madaria
- Moztu txirimoia erditik, atera mamia eta kendu haziak. Lan dezente eskatzen du, txirimoia bakoitzak berrogeita hamar hazi baino gehiago izan baititzake.
- Birrindu fruta bien mamia, eta estali gailetaz.
Sagar, meloi eta bainila krema
Osagaiak:
- Sagar bat
- Cantalupo meloi laurdena
- Bainila-leka bat (edo bainila-estraktu pixka bat)
Nola prestatu:
- Zatitu sagarra, eta egosi lurrunetan zortzi minutuz.
- Bitartean, urratu luzetara bainila-leka, eta atera edukia laban batekin.
- Zatitu meloia. Gehitu zatitutako meloia eta bainila-estraktua sagarrari, eta birrindu.
Banana eta koko natilak
Osagaiak:
- Banana bat
- Arrautza-gorringo bat
- Basokada erdi koko-esne
- Muscovado azukre pixka bat
Nola prestatu:
- Birrindu osagai guztiak, bota beirazko ontzi batera eta egosi 10 minutuz Maria bainuan.
- Utzi hozten zerbitzatu aurretik.
Mugurdi, madari eta banana konpota
Osagaiak:
- 100 g. madari
- 50 g. banana
- 75 g. mugurdi
Nola prestatu:
- Birrindu osagai guztiak, eta apaindu askotariko fruitu gorriekin.