Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela

2019 api 25Bertako ekoizleak

BMk eta Hondarrabiako Kofradiak lankidetza hitzarmena berritu dute

B de la Cofradía de Hondarribia

Bosgarren urtez jarraian, BM Supermerkatuetan, gure lankidetza hitzarmena berritu dugu Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiarekin, eta horren bidez, itsasontziek harrapatzen dituzten amuko Kantauri itsasoko legatz guztiak BM supermerkatuetan banatzen dira esklusiboki, lonjara iritsi eta ordu batzuk geroago eros daiteke bertan.

Akordio honen luzapenarekin, gure apustua berresten dugu, bezeroei arrainik freskoena eta kalitate handienekoa eskaintzeko, gure lonjetatik datorrena, eta aldi berean tokiko ekonomia eustea sustatzen duena, bertako arrantzaleekin elkarlanean.

Eguneko legatza

Amuko legatza urte osoan daukagu BM Supermerkatuetan, baina Kantauri Itsasoko kostaldean harrapatzeko hilabete aproposenak apiriletik ekainera bitartekoak dira.

Hondarribiako kofradiak 7 itsasontzi ditu egunero Kantauri itsasoan arrantzan, horietatik hiruk amuko legatza bakarrik arrantzatzen dute. Arratsaldetan deskargatzen den legatz guztia goizeko lehen orduan heltzen da BM Supermerkatuetako arrandegietara, batez ere Gipuzkoako eta Nafarroako probintziakoetara. Horrela, "Eguneko legatzaren" identifikazioarekin markatzen ditugu produktuaren freskotasuna bermatzeko.

%100 Kantauri itsasoko legatza

2014an Hondarribiko Kofradiarekin lortutako akordioa, Kofradia baten eta supermerkatu kate baten artean sinatutako lehena izan zen. Ordutik urtero berritu dugu eta gainera beste kofradia batzuk ere batu dira, esaterako, joan den 2018an akordio bat sinatu genuen Ondarroakoa Kofradiarekin Kantauriko legatza esklusiboki saltzeko.

Legatz espezie asko daude, baina bere zapore bikainagatik eta ukitu leunagatik, gure arrandegietan aurkituko duzun Kantauri itsasoko legatza da preziatuena. 100% Kantauri itsasoko legatza saltzen dugu!