Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zainduz Bizi

BM Supermerkatuok bat egiten dugu bularreko minbiziaren aurkako mundu egunarekin

Batzuentzako, beste egun bat besterik ez da urriaren 19a; beste batzuek urteurrenak edo urtebetetzeak ospatzen dituzte, baina beste askorentzako sinbolo bat da, haien bizitzan zehar zortzi emakumetik bati eragingo dion gaixotasun bati buruzko kontzientziazioarena, irmotasunarena eta erresistentziarena. Bularreko minbiziaz ari gara.

Egun horretan ospatzen da Bularreko minbiziaren aurkako Mundu Eguna, eta BM Supermerkatuok egun horrekin bat egingo dugu, minbizia goiz detektatzeak duen garrantzia azpimarratzeko ekimen batekin, automiaketak duen garrantzia sustatuz eta azalduz.

Zentzu horretan, gaixotasun horrekin lotuta egon litezkeen alterazioak detektatzeko funtsezko metodoa izan daiteke nork bere burua miatzea. Teknika horren inguruan kontzientziatzeko, informazio-gune bana jarriko dugu BM Pagola supermerkatuan (Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen pasealekua zk.g, Donostia) eta BM Lakuan (Wellingtoneko Dukea 25, Gasteiz), eta teknika horri buruzko informazioa emango dugu.

Informazio-stand horiek 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira irekita, eta Gipuzkoa eta Arabako erizaintza elkargoen laguntza izango dugu. Erizain emaginak egongo dira, eta interesa duen pertsona orori azalduko diote nola miatu behar dituen bularrak, eta alderdi garrantzitsuak xehatzen dituen azalpen-liburuxkak banatuko dituzte.

Nork bere burua miatzeko aholkuak

BM Supermerkatuetako langileon % 70 emakumeak gara, baita gure bezeroen portzentaje handi bat ere. Horregatik, Zainduz Bizi zaitezen eskatzen dizugu, eta ondorengo gomendioei jaramon egitea:

  • Elikadura osasungarri eta orekatua.
  • Jarduera fisikoa, modu erregularrean.
  • Aldizka, urtean behin, azterketa ginekologikoa.
  • Automiaketa (hilabetean behin).

Aholku horiek hitzez hitz jarraitu arren, baina, ez dugu ahaztu behar mamografia dela minbizia modu goiztiarrean detektatzeko eta bularreko minbizia prebenitzeko metodo bakarra, eta urtero egin behar da 40 urtetik aurrera.

Ekintza horrez gain, BM Supermerkatuok KADO markako ezpain-margoak jarriko ditugu salgai, eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari (AECC) emango dizkiegu etekin guztiak.

Ongizatearekiko eta osasunarekiko konpromisoa

BM Supermerkatuok konpromiso irmoa dugu erantzukizun sozial, ekonomiko eta ingurumen-erantzukizunarekin. Tokian tokiko hornitzaileak babestea eta elikadura osasungarria bultzatzea, hainbat elkarte eta kolektiborekin lankidetzan jardutea eta, energia-eraginkortasunaren eta birziklapenaren bitartez, kudeaketa arduratsua egitea dira konpromiso horren adibide batzuk.

Ongizatearen eta osasunaren alorrean, urteak daramatzagu elikadura eta bizitza-estilo osasungarria sustatzen, Zainduz Bizi egitasmoaren bitartez. Ekimen horren barruan, erosketa arduratsuarekin, kontsumo jasangarriarekin, jaki osasungarriekin, dieta orekatuekin eta kirolaren onurekin lotutako ekintzak sartzen dira, besteak beste.