ARDURA gizartearen mesedetan aurrerapausoa ematea da
Azken hilabeteok zailak izan dira denontzat. Eta, hain zuzen ere, une zail horietan da beharrezkoa ARDURA gure gain hartzea.
BM Supermerkatuetan, aurrerapausoa eman dugu zuri onena eskaintzen jarraitzeko; izan ere, gure arrain-saltzaileek, frutariek, harakinek, kutxako langileek, apal-betetzaileek, arduradunek, garbiketako langileek eta abarrek dena eman dute zuk beti bezala erosketak egiten jarrai zenezan.
Eta biltegiko gure langileek eta garraiolariek, gainera, uneoro hornikuntza bermatzeko aurrerapausoa eman dute.
BM Supermerkatuetan ere aurrerapausoa eman dugu gure dendetan segurtasuna bermatzeko, osasun arloko neurri gorenak ezarrita.
Eta, gainera, bertako ekoizleen alde aurrerapausoak ematen jarraitu dugu 400 ekoizle baino gehiagorekin lan eginda. Edo egoera ahulenean dauden kolektiboak, gure adinekoak, adibidez, zaintzeko. Izan ere, haientzako telefono bidezko erosketa-zerbitzua egokitzen lehenengoak izan ginen.
Bestalde, ehunka artikuluren prezioak jaitsita milaka etxeri laguntza emateko aurrerapausoa eman dugu. Eta baita behar handiena duten familiak elikatzeko ere; izan ere, Elikagaien Bankuari eta Gurutze Gorriari 183 tona produktu baino gehiago eman dizkiegu dohaintzan.
Gure ustez, ARDURA gizartearen mesedetan aurrerapausoa ematea delako.
BM ARDURA